Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-04-28 08:23

 

ARALARko abeltzainok ez dugu Maiatzaren 1eko “maskaradan” parte hartuko

MENDIKO ABELTZAINTZA, egun bateko jaiaz haratago, URTE OSOAN BABESTU BEHAR DA

 

2022.04.28

 

Igandean, Maiatzak 1, Aralarko larretokien irekiera ospatuko da ofizialki. Ofizialki diogu, mendira azienda igo eta, bertan lanegin eta bizi garen abeltzainok ezer gutxi dugulako ospatzeko.

 

Ofizialki diogu ere, mendiaren ardura nagusia duen Enirio-Aralar Mankomunitateak urte osoan egiten ez duena, egun bateko ospakizunarekin izkutatu eta zuritu nahi duelako eta gizarte osoaren aurrean, normaltasun itxura gorde asmo duelako.

 

Geuk, Enirio-Aralarreko mendiko erabiltzaileok, abeltzainok alegia, ez gaude prest maskarada honetan partehartzeko, ez baitugu Enirio-Aralar Mankomunitatearen axolagabekeriaren konplize izan nahi eta honenbestez, Goierri eta Gipuzkoako gizarte osoari ozen azaldu nahi diegu, mendiko abeltzainok ez dugula igande honetako festan partehartuko eta, honenbestez, ez dugula ganadurik eramango.

 

Abeltzainok ere festa eta alaitasuna maite dugu eta prest geundeke, gurekin, urte osoan elkarlanean jardun direnekin festan ibiltzeko. Aldiz, urte osoan egin ez dena, ezin zuritu egun bateko festarekin eta are gehiago, ez dugu zuritu nahi.

 

Mendian jarduten garen abeltzainok errespetua eta duintasuna aldarrikatzen dugu. Errespetua, mendiko abeltzaintza egiten dugun baserritarrontzat eta gure ogibiderako. Duintasuna, baliabideak eta azpiegiturak, gure jarduerarako.

 

Beraz, amaitzeko argi eta ozen diogu: MENDIKO ABELTZAINTZA, egun bateko jaiaz haratago, URTE OSOAN BABESTU BEHAR DA

 

 

 

 

ARALARko ABELTZAINAK – ENBA – EHNE

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Baserritar elkartea