Asteroko buletina
Iraila, garo hila.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

U30 ALDAKETALDIA â€' Zaldibar gogoratuz

2021-01-20 15:11

Behean sinatzen dugunok, Gipuzkoako eta Arabako hainbat gizarte eragilerekin batera, “U30 ALDAKETALDIA” izeneko ekimenaren sustatzaileak gara.

Ekimen honen bidez, urtarrilaren amaieran, eta bereziki hilaren 30ean, ikuspegi lokalari protagonismoa emanez, mota guztietako jarduerak antolatu nahi dira herri, auzo, eskola eta lantokietan, bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria salatzeko.

Agintari politikoek, orain krisi sanitarioaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta krisia areagotzen jarraitzen duten honetan, beharrezkoa da norabide-aldaketa sakona exijitu eta trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu.

Hori dela eta, urtarrilaren 30ean, edota aurreko zein ondorengo egunetan, larrialdi ekosozialari lotutako salaketa- eta aldarrikapen-ekintzak egitea proposatu dugu: hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta-martxak, kostaldean edo ibaietan plastiko-bilketak, zuhaitzak landatzea, proiektu erraldoiren batek mehatxatutako natur guneetan ibilaldiak, argindarraren gehiegizko garestitzearen aurrean enpresa elektrikoek egindako lapurretak salatzeko kontzentrazioak, bizitza erdigunean jartzearen aldeko ekintzak, etab.

Gainera, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da, eta gogoratu behar da, oraindik ere, Joaquin Beltran langilearen gorpuak milaka tona hondakinen artean lurperatuta jarraitzen duela. U30 ekimen honen bidez hori dena gizarteratzen lagundu nahi genuke, eta Zaldibar Argitu Plataformaren eskutik antolatuko diren ekimenak eta elkarretaratzeak babestu eta eurekin batera gertatutakoaren argibideak eskatu eta egon daitezkeen erantzukizunak argitu.

“Globalean pentsatu eta lokalean ekin” leloak adierazi bezala, ezinbestekoa iruditzen zaigu krisi globala hemen bistaratzea, planetari eta gizarte globalari gertatzen ari zaiona gurean hasten dela argi adieraztea; gure garraioan, hondakinen ekoizpen eta kudeaketan, bioaniztasunaren galeran, lurralde antolaketan, baita gure zaintzen sisteman, fiskalitatean eta, oro har, aurrekontuetan eta Europako diru funtsetan onartutako lehentasunetan ere. Beraz, lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea nahi dugu, norberak bere taldearekin ez ezik beste batzuekin elkarlanean, krisi ekosozial honi eraginkortasun handiagoz aurre egiteko abiapuntu. Krisiaren erroetara zuzentzen diren erantzun argiak emateko unea da.

Dagoeneko Bizkaiko eskualde guztietako hainbat herritan ekintza ezberdinak daude konprometituta ekimenaren barruan, tartean U30ean bertan Bilbon egingo den manifestazio bateratua, 17:30ean Kale Nagusiko Eusko Jaurlaritzaren egoitza ondotik atera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean bukatuko duena.

Aldaketa behar dugu. ALDA SISTEMA!
Bat egin U30ean has daitekeen ALDAKETALDIArekin.

Une honetan U30 Aldaketaldia prestatzen ari diren eragileak honako hauek dira:
AHT Gelditu! ELKARLANA, Asociación de trabajadoras no domesticadas, Asociación Ecofeminista Ola sin Plástico, Asociación ecologista Otxaran-Zalla, Berdez Bizi, Bilboko Auzo-elkarteen federazioa, Bilboko Errekalde auzoko AUTOPISTA KANPORA plataforma, Bilboko Fridays For Future, Biziz Bizi, Butroi Bizirik Trantsizioan, CCOO, CGT, Eguzki, Ekologistak Martxan, ELA, Euskal Gune Ekosozialista, Euskal Herriko Emakume Mundu Martxan, Extinction Rebellion Bizkaia, Gatikako Autopista Elektrikorik EZ, Greenpeace, Güeñes Bizia, Hitz&Hitz, LAB, Lurgaia, Makatzak Arratiako Ekologistak, Meatzaldea Bizirik, Mungiko Errota gaztetxea, Nasti de plastic Bizkaia, No Más Colillas en el suelo Bizkaia, OMAL, Ondarroako Eguzki, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Orain Ardura, STEILAS, Sukar Horia, Supersur EZ, Uribe Kostako koordinakundea (Azkorri Bizirik, Getxoko auzokideak, Asociación de afectados por el río Gobela, Sopelako Hipermerkatuari EZ!, Berango Lurraren defentsan, Erandioko Auzokideok, Auzokoa Herrikoi Elkartea, Herri Bideak Kate Barik, Plataforma por la defensa de la Vega de Lamiako, Leioa Martxan, SOS Kurkudi eta Gune Uribe Kosta), Zain Dezagun Urdaibai, Zaldibar Argitu, Zalla Bai eta Zero Zabor Bizkaia Erakundea.

Zerrenda hori osatuz joango da talde berriek parte hartzen duten heinean.

ANTOLATUTAKO JARDUERAK:

La entrada U30 ALDAKETALDIA – Zaldibar gogoratuz se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora