Asteroko buletina
Artoa ereiteko San isidroren astea; atzea baino aurrera hobea.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

'Pertsonak eta Ama Lurra zuzenbideko subjektu izan behar dugu'

2021-07-27 12:00

Ekologistak Martxan Leiria Vay Guatemalako CODECA erakundeko zuzendariarekin bildu da.Vay, Bilbon dabil martxotik, CEAR Euskadik koordinatutako Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan partehartzaile.

Bileran, Leiriak bere Bilboko egonaldiaren helburu hirukoitza azaldu du:
CODECAren borrokak ikusaraztea, Euskadiko antzeko erakundeekin harremanak ezartzea eta CODECA bezalako erakundeek jasaten duten errepresioa eta indarkeria salatzea (2020an soilik, 3 militante hil dituzte eta erakundearekin lotutako 600 pertsona baino gehiagok intentsitate anitzeko erasoak eta estortsioak jasan dituzte). Hori gutxi balitz, azpimarratu duenez, indarkeria hori Gobernuko agintariek egiten dute, eta hori dela eta ezin dute gertatutakoa argitu, are gehiago, zigorrik gabe geratzen dira.

Pandemiak Guatemalako gizarte zibil antolatuan izan duen eraginari dagokionez, Vayk agerian utzi du Gobernuak herritarrak etxean egotera behartu zituen bitartean, erakundeak desmobilizatzea eta biztanleria nabarmen pobretzea eraginez, multinazionalek langileak eta planeta ustiatzen jarraitu ahal izan zutela inolako murrizketarik gabe.

Azkenik, Vayk Guatemalan finkatu den planteamendu neoliberal desarrollista baztertzeko beharra azpimarratu du, ongizatean oinarritutako eredu baten alde egiteko, lurra eta planeta bera lantzen dutenak zuzenbideko subjektuak izan daitezen. Ikuspegi hori parte-hartzaile guztiek partekatu dute; izan ere, Miren Basalduak azaldu duenez, Ekologitstak Martxan taldeak ekologismo sozialaren ikuspegitik jarduten du, eta planetaren babesaz gain, CODECA lantzen ari den hainbat arazotan ere parte hartzen du.

La entrada “Pertsonak eta Ama Lurra zuzenbideko subjektu izan behar dugu” se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora