Asteroko buletina
Salbatore, baba lore

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

OTSOAK DATOZELA!

2022-11-29 09:32

«Naturan bizi direnek natura maite dutela esaten dute askotan, baina argi dago  mito hori faltsua dela»

Azaroaren 16an Eitbko “Nos echamos a la calle” saioan berri bat azaldu ziguten lelo iradokitzaile honekin: «El valle de Carranza en alerta con la llegada de los lobos» Bideoa behin eta berriro ikusi eta gero berriaren ebaluazio bat etortzen zaigu.

Hasteko, Herri komunikabideei inpartzialak izatea eskatu behar diegu, eta kazetaritzak zorrotz kontatu behar ditu berriak. Berri horretan bideo bat bota zuten, nola hiru otsok ardi bati eraso zioten, baina ez zuten esaten ardia lotuta zegoela eta beita bat besterik ez zela.

Saio horretan kazetariek esan zutenean “otsoak pertsonentzat arriskutsuak zirela” gezurra esaten zuten eta, aldi berean, baieztapen hori inkontzientea da, gizarte-alarma sortzen du eta faltsukerietan oinarrituta dago.

Azaroaren 21ean komunikabideetan berri txar bat agertu zen. Dirudienez, Karrantzan otso eme eta otso kume bat akabatu zituzten. Gure iritziz, heriotza baino alternatiba gehiago dago: gauerako  ukuiloak konpontzea, itxitura elektrifikatuak ipintzea, txakur mastinak edukitzea, kalte-ordainak arintzea, administrazio-trabak baliogabetzea; era berean, mahai bat sortzea gai horri buruz eztabaidatzeko, abeltzainek, sindikatuek, administrazioek eta ekologistek parte har dezaten.

Bukatzeko, otsoen biktima nagusiak oreinak, orkatzak eta basurdeak izan ohi dira, baina egia da harrapakin horiek aurkitzen ez dituztenean etxeko animaliak erasotzen dituztela, baina inoiz ez dugu ahaztu behar mundua EZ dela geurea, geu gara planetaren parte eta ez alderantziz

Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko kideak

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora