Asteroko buletina
Uztailean, aho beltz, lehor eztarrian.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Lynn Margulisen omenezko zikloa bihar, urriak 18, hasiko da, 'Zientzia eta ekologismoaren arteko sinbiosia', eta hilaren 28a arte Euskal Herrian zehar ospatuko da.

2021-10-17 17:22

2021. urte honetan 10 urte bete dira XX. mendeko ikertzaile garrantzitsuenetako bat, Lynn Margulis, hil zela. Bere lanaren garrantzi zientifiko eta politikoa ondo ezagutzen dutenen eskutik ( fisikariak, mikrobiologoak,filosofoak, ekofeministak…) lankidetzaren eta sinbiosiaren ideian sakondu nahi dugu hitzaldi-ziklo honekin.

Bere ibilbide ikertzaile osoan zehar, ikerketa gehienak lehiaketek eboluzio-prozesuetan duten zereginari erreparatzen zioten bitartean, berak erakutsi zuen lankidetza indar boteretsua dela, gutxienez, bizitzaren agerpenean eta garapenean. Lynn Margulisek esan ohi zuen: «Bizitza batasun sinbiotiko eta kooperatibo bat da, elkartzen direnei arrakasta lortzen uzten diena». Bere ideiak ezagutu eta eztabaidatzera gonbitatzen zaituztegu. Aukera ezin aproposagoa iruditzen zaigu krisi ekosozialari irtenbideak bilatzeko premian gauden egoera honetan. Ongi etorriak!

ZIkloaren antolatzaileak: Zapateneo, UPV-EHU, Ekopol, Ekologistak Martxan, Katakrak, Euskal Gune Ekosozialista, Martin Ugalde Kultur Parkea eta Berria.

La entrada Lynn Margulisen omenezko zikloa bihar, urriak 18, hasiko da, “Zientzia eta ekologismoaren arteko sinbiosia”, eta hilaren 28a arte Euskal Herrian zehar ospatuko da. se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora