Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-03-13 13:01

Ekologistak Martxan Euskal Herria erakundeak Komunikazio Arduradun gisa lan egiteko pertsona bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.

Izangaien betekizunak:

Titulazioa: Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo antzeko Gradua

?€“Esperientzia komunikabideetan eta/edo komunikazio-kabineteetan.

?€“Euskararen hizkuntza-maila ahoz eta idatziz: PL3/EGA

Beste alderdi hauek baloratuko dira:

?€“Gizarte-erakundeetan esperientzia izatea.

?€“Beste hizkuntza batzuk jakitea.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak:

?€“Komunikazio-planaren garapena eta jarraipena.

?€“Ekologistak Martxan Euskal Herriko barne-komunikazioko protokoloak ezartzea eta koordinatzea.

?€“Sare sozialak aldizka eguneratzea: Facebook, Twitter, Youtube, Instagram, etab.

-Ecologistas en Acción komunikazio-taldearen bileretan parte hartzea.

?€“Ekologistak Martxanen gaurkotasun gaien jarraipena.

?€“Edukiak sortzea, informazioa zabaltzeko sistemak administratzea eta kudeatzea (bloga/webgunea). Jarduera interesgarriei lotutako eduki grafiko errazak (grabazioak, edizioak, etab.) hautatzea eta sortzea.

?€“Edukiak euskarara itzultzea (ezinbestekoa denean bakarrik). Hasiera batean, batzordeak/arloak izango dira testua bi hizkuntzetan erraztuko dutenak edo, beste kasu batzuetan, enpresetara itzultzeaz arduratuko direnak.

?€“Aurkezpenak, prentsaurrekoak eta elkarrizketei buruz aholkuak ematea, prestatzea eta abiaraztea.

?€“Kanpaina eta/edo komunikazio-ekintza propioak eta Ecologistas en Accion Konfederazioarenak kudeatzea.

Lan-baldintzak:

?€“Urtebeteko kontratua, luzagarria.

?€“Hilabeteko probaldia.

?€“Ekologistak Martxanen baremoaren araberako soldata.

?€“6 orduko eguneko lanaldia.

-Lantoki nagusia: Ekoetxea (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, 48005,  Bilbo)

Kurrikulumak jasotzeko epea 2021eko apirilaren 11n, igandea, 24:00etan bukatuko da. Bidali kurrikulumak bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, mezuaren izenburuan ‘Komunikazio Arduraduna” erreferentzia adieraziz.

La entrada Lan eskaintza: Komunikazio Arduraduna se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.