Asteroko buletina
Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Hiri-zuhaitzen mozketa berri bat Basaurin ez dela beharrezkoa salatu du Sagarrak-Ekologistak Martxanek

2022-07-22 07:24

Sagarrak-Ekologistak Martxanek Basaurin “beharrezkoa ez” den beste zuhaitz-mozketa bat egin dela salatu du. Mozketa horrek Basauriko Antonio Fernandez kaleko zuhaitzei eta anbulatorioko aparkalekuko espaloian moztutakoei eragiten die, eta inguruko txorko aleak ere kendu egin dira.

Hemen duzue bere webgunean argitaratutako oharra:

Hasieran, Basauriko Antonio Fernandez kaleko zuhaitzak modu basatian nola inausten ziren ikustean kezkatu ginen; eta orain, uztailean, gure kezka baieztatuta geratu da Anbulatorioko aparkalekuko espaloian zeudenak nola moztu diren eta, gainera, txorkoak kendu direla ikustean.

Ekintza honekin uste dugu espaloi horretan ez dela berriro zuhaitzik landatuko, eta geure buruari galdetzen diogu: zein izan da hain itzal ona ematen zuen zuhaizti heldu hori mozteko arrazoia? Zuhaitz berriak landatuko dira espaloi berean?

Klima-aldaketara egokitzeko planean adierazitako landaketez gain, zenbat, noiz eta non landatuko dira basauritarren korporazio horren hiru urte hauetan moztutako zuhaitz ugarien parekoak? Hau da, gure ustez, kopuru hori Plan horretan adierazitakoari gehitu beharko zaio.

Ikusten dugunez, hiriko zuhaitzen ondarea babesteko sentsibilitate eskaseko ohitura berberak jarraitzen dira, nahiz eta udako hilabete hauetan hainbat bero-bolada izan, eta larrialdi klimatikoko egoeran bete-betean egon.

Basauriko berdeguneei, Lorategiei eta hiri-arbolak zaindu eta kudeatzeari buruzko Ordenantza onartu ondoren, iragan hurbilean bezala jarraitzen dugu, udal araudi espezifikorik ez zegoenean. Noiz arte aldatuko da jarduteko modu hori EAJ-PSE udal-taldearen aldetik? Zenbat zuhaitz gehiago moztuko dituzue?

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora