Asteroko buletina
Maiatz luzeak belarrak jan.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Hiri-Arbolaren I. Astea, Basaurin #basaurikoarbolak

2021-05-03 22:22

Basoak funtsezkoak dira, bai planetaren bizitzarako, orohar, baita bertan bizi garenon osasunerako ere. Hartara, ezin dugu ahaztu, ez gutxietsi, herri eta hirietan lagun ditugun hiri-arbolen garrantzia.

Izan ere, gizakiok zuhaitz horiekiko lotura berezia eraiki dugu historian zehar: bizitzaren ikur bihurtu zaizkigu kultura guztietan, eta, sarri, gurtu ere egin ditugu, izaki sakratuak bailiran. Antzinako ohitura asko ahanzturan erori dira; baina, zalantzarik ez, zuhaitzekin harremanetan egotea onuragarria da gizakion osasun fisiko eta mentalerako. Gainera, hiri-arbolek onura mordoa dakarkigute: klima erregulatzen dute, giroko hezetasuna handituz eta tenperaturak igoz; airearen kalitatea hobetzen dute; zarata murrizten dute (isolatzaile akustikoak dira-eta)…

Eta, bestalde, arboletan zenbait animalia (hegaztiak eta intsektuak) eta landare bizi dira. Horregatik guztiagatik, duela bi urte «Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpaina abiarazi genuen, hiri-arbolen balioa nabarmentzeko, berauek zaintzeko, babesteko eta ugaritzeko beharra azpimarratzeko, eta, bide batez, gure administrazioei horretarako neurriak har zitzatela eskatzeko.

Zentzu horretan, txalogarria iruditzen zaigu Udalak hartutako erabakia, arboladiaren eta gainerako landarediaren babesa arautzeko udal ordenantza bat egiteko. Espero dugu ahalik eta lasterren onetsiko dutela.

Gure kanpainaren testuinguruan, 2021ean «Hiri-arbolaren I. astea» antolatu dugu, non honako jarduera hauek eskainiko ditugun:

– Hitzaldia: «iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin». Ander Ros Onomastika Elkarteko kidearen eskutik. Maiatzaren 6an, 19:00etan, Pozokoetxe Kultur Elkartean. Izena eman behar da aurretiaz (azken eguna: maiatzak 5).

– Erakusketa: «Basauriko arbola esanguratsuak». Maiatzaren 7an, 18:00etatik 20:00etara, San Migeleko Pinceles parkean.

– Ibilbide gidatua: «zatoz gurekin San Migeleko hiri-arbolak ezagutzera!». Eduardo Renovales Ekologistak Martxaneko hiri-arbolen adituaren eskutik. Maiatzaren 9an, 11:00etan. Izena eman behar da aurretiaz (azken eguna: maiatzak 6).

Animatu eta parte hartu!

#basaurikoarbolak

La entrada Hiri-Arbolaren I. Astea, Basaurin #basaurikoarbolak se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora