Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-09-28 11:35

S

Ibilaldiak Portsmouthen izango du lehen etapa 2021eko urriaren 2an. Hamar ibiltarik hartuko dute parte eta Britainia Handia zeharkatuko du, urriaren 30ean Glasgowra iritsi arte, hain zuzen ere, COP26ko saioen irekieraren bezperan.

Bilbo, 2021eko irailaren 28a.

Glasgowrako martxa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da gaur goizean, eta Santurtziko portuan ontziratuko dira ibiltariak, arratsaldeko 20:30ean. Ibilbidea gogorra izango da alderdi fisikotik: 29 etapa izango ditu, eta iIbiltariek egunean 30 kilometro egin beharko dituzte, batez beste. Bete beharreko distantziak luzeak dira, eta udazkeneko klimari ere aurre egin beharko diote. Ecologistas en Accióneko eta Extinction Rebellioneko ekintzaileak 8 hilabetez aritu dira lanean, ekintza hau antolatzeko. Ibiltariak askotarikoak dira: enplegatuak eta erretiratuak; espainiarrak, italiarrak eta britainiarrak.

Ibilbidean, hainbat harrera-ekitalditan parte hartuko dute, tokian tokiko alkateekin, bai eta hainbat hiritan -Oxford, Coventry, Sheffield, Leeds edo Edinburgo, besteak beste- klima defendatzen duten tokiko taldeekin ere. Ekimen horien bitartez, klimarekin engaiatuta dauden Europako herritar askoren presentzia aktiboa eraman nahi dute COP 26ra. IPCCren azken txostenaren arabera, herritarrak jakitun dira “klima-aldaketa orokorra eta azkarra izaten ari dela eta areagotzen ari dela”. Txosten horretan 11.000 zientzialarik ohartarazi dute CO2 murrizketa azkarrak eta handinahiak erabaki ezean, “esan ezinezko sufrimenduari” aurre egin beharko diola munduak. “Guk ahal badugu, gobernuek ahal dute” izango da manifestarien leloa.

2021eko azaroan Glasgown klima-aldaketari buruzko goi-bileran (COP26) zer erabaki, halakoa izango da gizakiei datozen hamarkada eta mendeetan gertatuko zaiena.

Ahalik eta akordio lotesle handinahiena behar dugu, krisi ekologiko larri horren ondoriorik txarrenak saihesteko eta isurketa urriko ekonomia global baterako trantsizioa egiteko, ahalik eta modurik bidezkoenean. Gutxiengo oparo batek neurriz kanpo isurtzen du CO2; gutxien isuri dutenak hasiak dira ondorioak larrutik ordaintzen.

Gaur egungo krisiak eragiten dizkigun beldurra, amorrua eta antsietatea gorabehera, uste osoa dugu kalean mobilizatzen garen pertsonek baino ezin ditugula ezinbestekoak diren aldaketak ekarri.

Aldaketa horiek enpresa handien eta elite politikoen esku uztea ez da ideia ona, sinetsarazi nahi diguten bezala. Bide horretatik iritsi gara, izan ere, egungo puntu kritikora. Hainbat aukera egon dira 1988tik hona, hau da, arazoa aitortu eta Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldea (IPCC) sortu zen urtetik.

Tamalez, 2021ean ere, badira arazoa ukatu nahi dutenak edo arazoari garrantzia kendu nahi diotenak, iritzi publikoa nahasteko helburua duten interes pribatuek finantzatutako ahotsak, askotan.

Horregatik guztiagatik, betebehar etikoa deritzogu sakrifizio sinboliko txiki hori, martxa hori egiteari. Izan ere, Glasgown jokoan dagoenaren tamaina handiari buruz gizartea kontzientziatzeko lagungarri izan daiteke ibilaldia, pixka bat bada ere. Gaur egun, ez dago ezer garrantzizkoagorik klimaren aldeko borroka baino.

Ekimena Zaragozan jaio da eta Extinction Rebellionek, Ecologistas en Acciónek eta Klima Larrialdiaren aldeko Aliantzak antolatu dute.

Zertan datza Glasgowra joatea?

Ibilbidea kontu handiz diseinatu da, ekimenaren ikusgarritasuna ahalik eta handiena izan dadin. Horretarako, Oxford, Sheffield, Leeds, Newcastle, Edinburgo eta beste hainbat hiri zeharkatuko dira. Ia denbora guztian asfalto gainean ibiltzera behartuko gaitu horrek.

Extinction Rebellioneko talde ekologista ugarirekin harremanetan jarri gara, baina baita Friends of the Earth edo Greenpeacekoekin ere. Proiektua azaldu eta ehunka mezu elektroniko trukatu ondoren, haien elkartasunari esker etapa gehienetan ostatu hartu ahal izango dugula bermatu digute. Era berean, gure presentzia tokian tokiko mobilizaziorako pizgarri izatea espero dute.

Dozenaka ekitaldi eta hitzalditara gonbidatu gaituzte. Besteak beste, Leedseko alkatearekin bilduko gara, eta hainbat herrialdetako talde ugarirekin ibilaldia egingo dugu Glasgowko erdigunetik.

Edinburgotik abiatu eta ondorengo bi etapetan, azkenekoetan, jende ugari elkartuko da urriaren 30ean (larunbata) Glasgowra iristeko, azaroaren 1etik 12ra egingo den COP26 goi-bilera hasi baino lehen. Etxera itzuli aurretik, ekintzaileek antolatuko dituzten mobilizazioetan eta jardueretan parte hartuko dugu.

Glasgowra iritsi aurretik, Extinction Rebellion UK-k antolatutako “Camino to COP26” ibilaldiarekin bat egingo dugu hemengo ibiltariok.

Ibilbideari eta antolakuntzari buruzko xehetasunak, hemen: https://marcha-a-glasgow.net

Informazio gehiago:

Info@marcha-a-glasgow.net

La entrada Glasgowko Klimaren Goi Bilerara (COP 26) joateko martxa abiatuko da Bilbotik, larrialdi klimatikoaren aurrean ekitea aldarrikatzeko se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.