Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-05-04 08:00

8 urte igaro dira Bizkaiko Golkoko Espainia-Frantzia interkonexio elektrikoaren proiektua iragarri zenetik. REE sustatzailea aurrera doa baimenekin, eta herritarren eta udalen aurkakotasuna handitzen ari den bitartean, Ukrainako gatazka eta energiaren prezioen igoera sortu dira. Eta haziz doaz berriro ere, interkonexio-proiektu handien gaineko eztabaidak eta horiek ingurumena errespetatzen duen trantsizio energetiko ordenatu batekin dituzten talkak.

Testuinguru horretan, Bizkaiko golkoan zeharkatzeko asmoa duen interkonexio elektrikoaren proiektuak inoiz baino gaurkotasun handiagoa hartzen du, eta proiektu faraoniko honen eta, oro har, trantsizio energetiko zentralizatuaren atzean dauden interes ezkutuei buruzko eztabaida irekitzen du. Galdetu beharko litzateke zer onura dakarzkion Mungialdeari, zer inpaktu eta zer kostu.

Gai horietan sakontzeko, hitzaldi bat antolatu da zonaldearen etorkizun energetikoaz hitz egiteko. Bertan parte hartuko dute geopolitikan eta finantzaketan aditua den Alfons Perez ODGko (Observatorio de la Deuda en la Globalización) ikertzaileak, eredu energetikoan espezializatua den Álvaro Campos UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, eta Miren Zorrillak. Azken honek, Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak 2018an sortutako lana aurkeztuko du, tentsio oso altuko linea elektrikoetatik defendatzeko. Era berean, gonbidatuak izan diren lau udalerrietako (Gatika, Mungia, Maruri eta Lemoiz) herritarren eta ordezkari publikoen arteko topaketa izango da.

Hitzaldi hau Interkonexio Elektrikorik Ez! Plataformak, Ekologistak Martxanek, Butroi Bizirik-ek eta Goienerrek sustatzen dute. Maiatzaren 12an, osteguna, izango da, 19:00etan, Mungiako Torrebillela kulturgunean.

Bizkaiko Golkoan tentsio oso altuko interkonexio elektrikoaren proiektuari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

 

 

La entrada Gatika-Frantzia interkonexio elektrikoa eta trantsizio energetikoari buruzko hitzaldia Mungian se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...