Asteroko buletina
Baratzezain baten hankasartzerik handienetakoa, arduradun bakarra bera dela pentsatzea da

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ezkutuko ehiztaririk ez!

2022-08-08 07:59

Orain dela hilabete batzuk egunkari batean basozain baten gorabeherak irakurri genituen. Nolabait irakurri genuenak animatu gintuen basozain horren bizipenak kontatzera.

Hasteko, esan behar dugu gure gutunaren izenburua motzegia dela, gure ustez kasu honetan, batez ere, bi lege-hausle daudelako:  legez kanpoko praktikak erabiltzen dituzten ezkutuko ehiztariak (aurrerago aipatuko ditudanak); eta beste aldetik, politikari eta funtzionario batzuen zintzotasunik eza eta jarrera txarra. Azken  horiek ere badute erantzukizuna, salaketen % 50  bulegotik ez direlako aurrera joaten, artxibatu dituztelako edo ez dutelako dagokion prozesua hasten.

Historia hau ondo kokatzeko, azaldu behar dugu basozain baten lana ehiza eta arrantza zaintzea izaten dela; horren ondorioz, bere lana ondo egiteko, lege urratze bat ikusten duenean salaketa jarri behar du. Beste kontu bat da  lege-hausleek nola hartzen dituzten salaketa horiek, adibidez, basozainak kontatzen digu tiro bat joko diotela edo herriko etxea erreko diotela mehatxu egiten diotela.

Kontakizuna hasten da, basozainak 2018. urtean isilpeko bi ehiztari salatu zituenean. Jakina, salaketa horren ondorioz, epaiketara irits zitezen; baina, eginbide horretan, Foru Aldundiko Mendi buruak onartu zuen agiri batzuk faltsutu zituela, helburu batekin: isilpeko ehiztariak zigortzeke geratzeko.

Gu ez gara epaileak, beraz, ez dugu esango funtzionari horrek nolako zigorra merezi duen; baina uste dugu agiriak faltsifikatzea delitu larria dela, gutxienez prebarikazioa, gure iritziz. Prebarikazioa gertatzen da funtzionario publiko batek legez kanpoko jarrera edo jokabidea duenean, jakinda bidegabeak direla.

Beste kasu batean, bi basozain daude inplikatuta. Bi basozain horiek  orkatz, basurde, orein eta abar animalia desberdin erakartzeagatik eta informazioa ehiztariei emateagatik daude inplikatuta (trofeo politak lortzeko). Gainera, hori gutxi ez balitz bezala, gau batean 4X4 deskapotagarri batean, foku batekin, bi basozain horiek beste bi ehiztariekin ehiza egiten eta isilgailudun errifle batekin harrapatu zituzten. Gertaera horrek esamolde bat gogorarazten digu: «zure oilategian ez jarri azeri bat zaindari gisa». (Horrexegatik lehenago esan dugu izenburua motzegia dela, errudunak ez direlako ehiztariak bakarrik.

Esaten ari garen guztia haratago doa, ehizaren alde gauden ala ez, gaur ez dugu  esango; baina esan esango dugu jarduera hori dibertimendu gisa ulertzearekin ez  gatozela bat.

Ezin dugu ahaztu lege malgu hauen gainetik pertsonak zigorgabetasun osoz ibil daitezkeela. Beraz, airera galdera bat botatzen dugu:  Non daude “natura hainbeste errespetatzen duten” ehiza eta arrantza elkarte horiek? Ez dute tutik ere esan.

Basozain horrek honako hau ere kontatu zuen: ehiztari batzuk harrapatu zituen lizentziarik gabe, 5 tiroko eskopetekin (ilegalak dira), posta-kartutxuekin balekin beharrean; hau da, natura-maitaleen praktikekin bat datozenak. Hori  ironiaz dator, bai.

Bukatzeko, ehizaren aurkako alegatu bat egin genezake, baina ez dugu gaur egingo; izan ere, basozain horrek jaso zuena oso larria izan zen, bere lana ondo egin nahi izateagatik, espedienteetatik hasi eta tratamendu psikologikoa edukitzera arte jasan behar izan zuen. Bitartean, ezkutuko ehiztariek babes guztia dute eta funtzionario batzuek ez dute euren lana betetzen, norentzat dira legeak?

Gure aldetik, naturaren mesedetan eta bidean aurkitzen dituzten oztopo guztiak gaindituz bere lana ondo egiten saiatzen diren langile horiei gure babesa eta elkartasuna adieraztea besterik ez zaigu geratzen.

PD: Jakinarazi zigutenez, nekazaritzako diputatuak adierazi zuen funtzionari hori (Aldundiko Mendi burua) lanpostu horretatik kaleratuko dutela. Fiskaltzak 3 urteko kartzela-zigorra eskatzen zion eta horrexegatik fiskaltzarekin akordio batera ailegatu zen.

Piter Encinas e Igor Urizar Ekologistak Mantxan taldeko kideak.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora