Asteroko buletina
Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena datorren azaroaren 24an egingo du Bilbon Euskal Herriak Kapitalari Planto!

2021-11-18 12:22

Euskal Herriak kapitalari planto eragile sozial eta sindikalek sortutako plataforma da; herri gisa ofentsiba kapitalistari, botere korporatiboaren ezarpenei eta giza eskubideen urraketei erantzuteko sortua, besteak beste.

Egoera horren aurrean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzeko apustua egin dugu.

Gure ustez, espazio egokia litzateke, indarrean dagoen eskumen-esparruaren barruan, giza eskubideak betetzeko bidean aurrera egiteko, enpresen nazioartekotzearen eremu estrategikoan. Eta hori, gainera, aliantza publiko-sozialaren logikan egitea, herritar antolatuei pisu espezifikoa eta elkarrekin erabakitzeko gaitasuna emateko.

Beraz, zuekin partekatu nahi genuke proiektua, eta mugimendu ekologistekin antolatu dugun hitzaldian parte hartzera animatzen zaituztegu.

Azaroaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Ekoetxean (Pilota kalea 5 Bilbo)

TransnazionalakGizaEskubideakZentroa

La entrada Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena datorren azaroaren 24an egingo du Bilbon Euskal Herriak Kapitalari Planto! se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora