Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-05-12 15:05

Elikabilbo eragile ezberdinen arteko elkarlanaren eta saretze lanaren ondorioz sortu den hiri mailako ekimena da. Iniziatiba REAS, IPES, BIZILUR, EKOLOGISTAK MARTXAN eta LABOREK antolatu arren, asko dira atxikimenduak eta elkarlanera batu diren eragileak: Bizinahi, Sustraiak, BIRA, Kafe Antzokia, Mirigorri, Kidekoop, Gaztedi, besteak beste.

Ekimen kolektibo honen sustatzaileok Bilboko elikadura sistemarengatik kezkatuta gaude. Azken bi urteetan bizi izandako pandemiak eta gaur egungo Ukraniako gatazka testuinguruak agerian utzi dute gure elikadura eredu jasangaitza eta menpekoa izateaz gain, gure osasunaren eta planetarentzat kaltegarria dela.

Menpekoa, kontsumitzen dugunaren %3a besterik ez datorrelako gertutik eta urruneko gertakizunek jana barik laga ahal digutelako (Ukrania). Jasangaitza ingurumeneran ikuspuntutik, agrotoxikoz eta pestizidaz beteriko elikagai industrialek gure dieta betetzen dutelako. Giza eskubideen aldetik, gure janari merkearen ereduak baserritarren, herrien eta langileen bizitzaren prekarizazioan eta giza eskubideen urraketan oinarrituta dagoelako.

Kaltegarria dela diogunean, elikadura sistema globala eta industrializatua planetaren beroketaren %30eko “ardura” duelako da, negutegi efektuko gasen isurketari  baitagokio. Baita ere, inoiz baino janari gehiago ekoizten ari den aro honetan, goseak pairatzen dutenen zenbakiak inoiz baino altuagoak direlako, ia 1000 milioi. Lehen goseak pairatzen zutenen sabelak zabor janaz beterik daude gaur egun, haien osasunean ondorio larri antzekoak izanik: diabetesa, muturreko gizentzea, etabar.

Beraz, gure gorputzak eta planeta gaixotzen duen eredu baten aurrean gaude.

Honen aurrean, elikadura burujabetza eta agroekologia dugu alternatiba gisa, guztientzat bertako janari osasuntsuak, kulturalki egokiak, nahikoak, guztion eskura eta naturarekin errespetuzko harremanean ekoiztuak aldarrikatzen duena, baserritarren bizimodua, eskubideak eta tokiko ekonomiak defendatuz.

Hau da, lehenesten dugu bertako ekoizpen eta kontsumo eredu agroekologikoa eta alderantziz, gaitzesten dugu elikadura industrialean oinarritutakoa. Zirkuitu laburreko komertzializazio ereduaren aldeko apustua egiten dugu, zuzeneko salmenta indartuz.

Naturaren biodibertsitatea zaintzen duen ekoizpen eredua osasuntsua da eta beraz, horren aldeko hautua egitera animatzen dugu jendartea. Larrialdi klimatikoari aurre egiteko ere ekarpen eraginkorrenetakoa baita gure elikadura-ohitura bide horretan aldatzea.

Elikadura osasuntsua eskubide kolektibo gisa ulertzen dugu eta ez negozio bezala, eta horren aurrean erantzukizunez joka dezatela eskatzen diegu administrazioei. Oinarrizko beharrizana denez gero, gizarte osorako zerbitzu izan behar dela aldarrikatzen dugu.

Gainera, agroekologian oinarritutako ereduak balio feministak eta bizitza erdigunean jartzen ditu. Gure helburua, prezio justuan oinarritzen den bestelako eredu ekonomikoa garatzea da. Berezko prezioa nekazarientzat, kontsumo taldeko langileentzat zein kontsumitzaileentzat.

Eta bide horretan lanean diharduten bestelako eragile eta kontsumo taldeekin sareak sortu eta elkarlanean aritzea nahi dugu.

Guzti horregatik antolatu dugu ekimenez jositako astebeteko egitaraua, kontzientziaziorako. Maiatzaren 15ean hasi eta 22an emango diogu bukaera ELIKABILBO-ri. Parte hartzera dei egiten diegu Bilbotarrei, gustu eta aukera askoko ekimenak baitaude. Hona hemen ekimen zerrenda:

Esteka honetan duzue egitaru guztia

 

 

 

 

La entrada ElikaBilbo asteak elikadura-burujabetza sustatzeko hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 15etik 22ra se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...