Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-05-20 14:46

Egin dezagun hiria pertsona guztientzat!

Gizarte berrikuntzarako ekimen bat aurkezten dizugu: ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe”.

Gure trizikloekin pertsonei bizi-kalitate hobea eskaini nahi diegu, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.

Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen duten gazte boluntarioen parte-hartzearekin eta laguntza elektrikoarekin.

Proiektu honetan boluntariotza edo lankidetza esperientziarekin gozatu nahi duzu?

Eman izena boluntarioentzako prestakuntza-ikastaroan!

Ikastaroa ekainaren 1ean eta 2an emango da EkoBarakan, 18:00etatik 20:00etara (San Juan kalea, 10 behea, Barakaldo).

Ikastaro honetan parte hartzeko izena hemen eman behar da:

[contact-form-7]

La entrada Ekologistak Martxanen eskutik ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe” ekimena heldu da Barakaldora se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...