Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-12-31 13:42

Klima-aldaketak dakartzan ondorioei buruzko eguneroko sentsibilizazio-lanaren esparruan, eta ondorioak arintzeko neurriak hartu beharraz herritarrak kontzientziatzeko asmoz, erakunde ekologista hainbat horma-irudi egiten hasi da udalerrian; lan horrek jarraipena izango du 2022an ere.

Proiektu honekin, Ekologistak Martxanek barakaldarrak animatu nahi ditu urte berrirako asmoen artean bere aletxoa jartzera, Barakaldo jasangarriagoa eta bizigarriagoa izateko zerbait egiteko, gure etorkizuneko belaunaldientzat kontserbatu ahal izateko.

Herriko Plazan eta Bide Onerako kioskoan kokatutako bi muralekin hasi da, horma mutu eta hondatuak alaitzen dituztenak eta pasealekuei kolorea ematen dietenak; dena udalerri jasangarri eta bizigarriago batetik.

Muralak egiteko honako hauen laguntza izan da:
• UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko diseinu grafikoko ikasleak
• Barakaldoko artistak: Aritz Garcia (43 urte), Endika Lahaine (39 urte), Aitor Barbero (13 urte), Unai Martinez (14 urte), Laier Garcia (11 urte), Elaia Garcia (7 urte) eta Oihan Arza (6 urte).
• Barakaldoko Udaleko Ingurumen Arloa.

Mahatma Gandhiren hitzei jarraituz: “Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa. “
Gogoratu ezin dugula horrela jarraitu: “Ala jarreraz ala planetaz: alda gaitezen. “
Kanpaina honetan parte hartu nahi baduzu edo zure auzo edo ikastetxerako ideiaren bat partekatu nahi baduzu idatzi barakaldo@ekologistakmartxan.org helbidera.

La entrada Ekologistak Martxanek klima aldaketari buruzko sentsibilizazio kanpainarekin jarraitzen du Barakaldoko kaleetan muralak egiten se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.