Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-09-29 14:20

Azken egunetan argindarraren prezioak muga historikoak gainditu ditu, elektriken oligopolioek aberastasuna pilatzen jarraitzen dute denon kontura, eta bien artean gobernuak ez du neurri eraginkorrik hartzen hau ekiditeko.

Energia eskubide gisa bermatze aldera ezinbesteko ikusten dugu sistema elektrikoaren publifikazioaren bidean berehala urratsak ematen hastea, bizitza dago jokoan, eta horregatik datozen egunetan antolatu diren mobilizazioetarako zuen babesa eskatzera gatoz, bi modutan:

Alde batetik, atxikita doan manifestuari atxikimendua emanez, eta bestetik honako deialdi hauetan parte-hartuz:

  • Urriaren 4an, astelehena, 10:30ean: Prentsa aurrekoa eta elkarretaratzea
  • Urriaren 7an, osteguna, 19:00etan: Manifestazioa.
  • Bi hitzorduak Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrearen parean) izango dira
Denon artean egin dezakegu!

La entrada Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren aurkako deialdiak antolatu dituzte berriro urriaren 4an eta 7an se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.