Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-04-11 13:34

  • “Gerraren, gastuaren eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi(kleta) Martxak” gastu militarra eta arma-trafikoaen bukaera, baita euskal enpresen ekoizpen militarra ekoizpen zibila bihur dadila ere ozen eskatu du
    • Talde deitzaileek salatu dutenez erakundeek euskal militar enpresekin gero eta inplikazio handiagoa dute, herritarrok bizi ditugun gizarte-larrialdi egoerei erantzuten ez dieten bitartean
    • Bizi Martxak Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregitik abiatu da goizeko 11:00etan eta Bilbo Handiko material militarra ekoizten duten bi enpresa garrantzitsuenen aurrean kontzentratu da: ITP Aero (aspaldiko Precicast PCB) Barkaldon eta SENER Getxon

Bilbon, 2021eko apirilaren 10ean

Bizkaiko talde antimilitarista, ekologista eta internazionalistek deitutako “gerraren, gastuaren eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi(kleta) Martxa” Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregitik abiatu da gaur goizeko 11:00etan.

Martxak bi helburu ditu. Ozen salatzea gero eta inplikazio handiagoa dutela erakundeek sektore honetako euskal enpresekin, eta bitartean murrizketak egiten direla osasungintzan, pentsioetan, berdintasun-politikoetan, gizarte-prestazioetan edo COVID-19 pandemiak gutxiagoturiko aukeretan, etxebizitza duina izateko. Era berean, ozen eskatzea ekoizpen militarra ekoizpen zibila bihur dadila eta arma-trafikoa buka dadila.

Talde deitzaileek adierazi dutenez, erakundeek industria militarrarekin duten inplikazio gero eta handiagoa delako frogak dira 3.090 milioi euro bideratzen direla “modernizazio, ikerketa eta garapen planetara”, Pedro Sánchezen gobernuak “armamentu Programa Bereziak” eskuratzeko eta horietan gastatzeko inbestitu dituen 2.341 milioi euro, edota Defentsa Ministerioaren gastua %6,5 handitu dela 2021ean (664 milioi euro) 2020koarekin alderatuta, 10.863 milioi eurora iritsiz.

Horri aurreko armagintza zikloan hartutako 21.000 milioi euroko zorra gehitu behar zaio 1.500 Leopard eta Pizarro tankeak, Eurofighter ehiza-hegazkinak, itsaspekoak, Tigre eta NH-90 eraso helikopteroak, misilak eta abar erosteko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 100 milioi euro inguruko dirulaguntza ematen du industria militarrerako, batez ere sektore aeronautikoari lotuta dagoenerako. Barakaldon filial bat duen ITP Aero enpresa da horren adibide, Airbus A400M garraio militarrerako hegazkinaren eta Europako Borroka Hegazkinaren osagaiak fabrikatzen baitu.

“ITP Aerok, Estatuan material militarra egiteagatik gehien fakturatzen duten seigarren enpresak, aitortu du sektore militarra bere negozio osoaren % 29 dela. Izan ere, Eurofighter Europako Borroka Hegazkinaren fabrikazioan eta Aireko Armadaren aireontziak mantentzearen truke 111,5 milioi euroko kontratua du”, adierazi dute elkarteek.

Portugaletera heldu eta Zubi zintzilikaria gurutzatu ostean, tropelak Getxoko SENER enpresaren aurrean bukatu du bere ibilbidea. SENER enpresa liderra da Europan “Jarduketa eta Kontrol Sistemetan (JKS)” eta TAURUS KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR edo NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Azterketa eta Sistema Integratuetako” aplikazioen sorreran, Estatuko bigarren ekozlerik handiena da misil sektorean, seigarrena aeroespazialean eta hamabigarrena armamentukoan. Halaber, Vulcan programaren bidez, “Israel Aircraft Industries Ltd” Israelgo armamentu enpresarekin lan egiten du “material aeronautiko berriak diseinatzeko”.

“Euskadik 600 milioi euro egiaztatzen ditu urtero industria militarraren bidez eta Estatuan gehien fakturatzen duen hirugarren erkidegoa da, Madril eta Andaluziaren atzetik soilik” adierazi dute kolektibo antolatzaileek.

“Euskal ekoizpen militarrean ehun enpresa parte hartzen dute eta produkzioaren %80 Saudi Arabiara bideratzen da, Yemengo herriaren aurka arma horiek erabiltzen dituena. Saudi Arabiako Defentsa eta Indar Armatuen Ministerioaz gain, Espainia, AEB, Mexiko, Brasil, Maroko eta Israelgoak ere dira bezero, eta trukearekin 150 milioi euro inguruko irabaziak lortu”, azaldu dute.

“Industria militarrean parte hartzen duten eta gure ibilbidetik kanpo geratu diren euskal konpainia garrantzitsuak Andoaingo (Gipuzkoa) SAPA edo Gasteizko Aernnova dira. SAPA seigarren postuan dago Estatu mailan “armamentu” azpisektorean eta Aernnova ekoizpen militarragatik gehien fakturatzen duen estatuko zortzigarren enpresa da “.

Aernnova eta ITP Aero zuzenean inplikatuta daude Eurofighter Tifon borroka-hegazkinaren eta Iris-T misilen fabrikazioan: Saudi Arabiak Yemengo biztanleria zibila bonbardatzeko erabiltzen dituen armak dira.

Azken batean, “Bizi Martxa” honen bidez, industria militarra zibil bihurtzea eskatu da, Orbeak iragan hurbilean egin zuen bezala; garai hartan pistolak, errebolberrak eta biziak kendu zituzten mota guztietako arma laburrak fabrikatzen zituen enpresak bizikletak egiten ditu gaur egun, eta bizimodu osasungarria eta ingurumenarekin adiskidetsua sustatu.

ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK eta ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

La entrada Ekoizpen militarra ekoizpen zibila bihur dadila eta arma-trafikoa buka dadila ozen eskatu dute pedalei eraginez se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.