Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-06-04 11:24

Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, mugimendu ekologistaren aldarriak kalean entzunarazteko urteroko galdu ezinezko zita dugu. Larrialdi ekologikoaren gaineko kontzientzia gero eta hedatuago dago. Kontzientzia horri etekina atera eta jarduera ekozidak margo berdez estaltzen saiatzen direnak ere badira. Hori da greenwashing-a, zuriketa berdea.

Adibidez, %100 material birziklagarriekin eginiko salgaiak, lehengaiak ustiatuz eta zaborra besterik ez sortuz; ?ekologiko? etiketadun elikagaiak, pestizidarik gabe, baina salmenta puntutik milaka kilometrotara ekoitziak; Safe the Planet edo gisako mezuekin merkaturatzen direnak; erregai fosiletan oinarritzen diren transnazionalen logo berdeak?

Instituzioetatik berdin. Europako Parlamentuak 2019ko azarora arte ez zuen larrialdi klimatikorik zegoenik aitortu. Gainera, benetako adierazpena baino, propaganda izan zen gehiago. Izan ere, EBren trantsizio politikak mito batean oinarrituta daude: ekonomiak hazten jarrai dezake energia kontsumoa eta ingurumen inpaktuak murrizten diren bitartean.

Zentzu berean, krisi garaiotan Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak zerbitzu publiko eta behar sozio-ekologikoak asetu eta trantsizio erreal bat burutu baino, AHTa, ubidearen handitzea, berriztagarria izango ez den hidrogenoaren korridorea, erraustegia, zentral eoliko onartezinak eta abar finantzatzeko Petronor, Iberdrola eta enparauentzat bideratu ditu europar funtsak, herritarrak zorpetu eta ama lurra kinka larrian jarriz.

Gipuzkoan klima larrialdia areagotzen duten arazo andana dugu eta borondate politiko eskas horiei heltzeko. Donostia eta landa eremuen arteko birziklapen desoreka onartezinak; turistifikazioa eta eremu babestuen artifizializazioa; erraustegia, metroa, eta orain surf-park eta birziklapen sarituaren zentzugabekeriak. Gipuzkoako basoen desagerpena, eta horrekin lotutako bioaniztasunaren galera, eukaliptoen erabilera, itsasoa eta errekak kutsatzea, naturaren gehiegizko ustiapena, zabortegien mafia?

Finean, planeta mugatu batean aberastasun pilaketa mugagabearen kontraesan publikoa da zuriketa berdea. Gipuzkoako talde ekologistok nazioarteko egun honen ospakizunean agintari politiko, erakunde eta enpresen itxurakeria eta zuriketa berdea salatzen ditugu.

Kontzientzia ekologista eta mobilizazioa nahitaezkoak dira kapitalismo berdeari erantzun eta larrialdi klimatikoaren aurrean alternatibak gauzatzeko. Trantsizio ekologiko eta sozial baten aldeko norabidea argiztatu dezagun tokian tokitik mundu osora. Ez gaitzatela engaina! Zuriketa berderik ez!

greenwashing_eusLarreko Mahaia, Greenpeace, Eguzki, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Gurasos, Fridays For Future, Extinction Rebelion, Satorralaia, Naturkon, Antikapitalistak Euskal Herria, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, Landarlan Ingurumen Elkartea, ELA, LAB, Steilas.

La entrada Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: zuriketa berdeak hiltzen gaitu! se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.