Ehunka lagunek argiaren tarifaren prezioaren igoeraren aurka protesta egin dute Iberdrola Dorrearen aurrean, Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deitutako mobilizazioan.
Jarraian, ekitaldiaren ondoren komunikabideetara zabaldutako testua.
Beste behin ere,herritarrak bahituta gaude gobernuaren eta konpainia elektriko handien artekonorgehiagokan.
Elektrizitatearen prezioak gure gizartea guztiz baldintzatzen du: edozein igoerak eragiten die gainerako jarduerei, ondasun eta zerbitzu guztien prezioei, haien izaera edozein dela ere. Baina ez digu berdin eragiten pertsona guztiei. Emakumeek neurri handiagoan pairatzen dugu pobrezia energetikoa, adingabeak ardurapean dituzten emakumeak, haur eta nerabeak, pertsona dependienteak… Etxe batek faktura energetikoak ordaindu ezin dituenean, pilatu egiten dira. Horrela, bizitza duin bat garatzeko zailtasuna areagotuz doa: ezinezkoa bihurtzen da zorpetzearen eta prekarietatearen gurpiletik irtetea. Faktura energetikoa, elektrizitatearena bereziki, pobreziaren oinarrietako bat da.
Gure hirian, familia asko ez dira gai etxeko beharrak asetzeko behar duten energia ordaintzeko, edo diru-sarreren zati handi bat etxebizitzaren faktura energetikoa ordaintzeko erabili behar izaten dute. Egoera horrek, alokairuen prezio altuarekin edo lan prekarizazioarekin batera, bizitza arriskuan jartzen du. Etsipenak, etxean kontrolik gabeko suak piztera edo etxeko konexio arriskutsuak egitera bultza dezake. Iberdrolak etxebizitza duina izateko eskubidearen aurka egiten du.
Gobernuaren neurriek Prezioen goranzko aldi hau eragin dute Elektrikoek beren zentral nuklear eta hidroelektrikoengatik arrazoirik gabe kobratzen duten zergak ezabatzean. Konpainiek kontraerasoa egin dute prezioen igoerarekin, ere esku dagoen merkatu batean, eta nuklearrak gobernuarekin hitzartu baino lehen ixteko mehatxua egin dute.
Energia bezalako sektore liberalizatu batean, Gobernuari maniobratzeko aukera gutxi geratzen zaizkio merkatuan eta prezioak finkatzean errotiko eraldaketa-neurriak onartzen ez dituen bitartean. Horrek Europako Batzordearen, Lehiaren eta Energiaren Gutunaren Itunaren aurka egitea ekarriko lioke, eta energia multinazionalen eskaera handiei aurre egitea.
Konpainia handiek prezio altuak eta mozkinak maximizatzeko estrategia ugari dituzte. Eta ez dute inolako eskrupulurik aurrera eramateko.
Horrela, Iberdrola multinazional energetikoa…
Guzti hau legeak ahalbidetzen duelako gertatzen da. Energia merkantziatzat hartzen delako, ez eskubidetzat.
Mugimendu sozialek denbora asko daramagu oligopolio enpresen politiken zigorgabetasunaren aurka borrokatzen, besteak beste, Iberdrolaren aurka, eta energia oinarrizko eskubidea izango den sistema elektriko bat nolakoa izan beharko litzatekeen adierazten.
Bizitza asko gizartearen energia ulertzeko moduaren mende daude: eskubide gisa edo espekulazio-negozio gisa.
Bilbon, 2021eko Irailaren 16an
La entrada Ehunka lagunek argiaren tarifaren prezioaren igoeraren aurka protesta egin dute Iberdrola Dorrearen aurrean, Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deitutako mobilizazioan se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.