Asteroko buletina
Urtarrilean ortzia, barrikak ongarri metara.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

EH Kapitalari Planto! plataformak Black Friday-ari planto egiten dio

2021-11-23 15:09

  • Plataformak elkarretaratzeak egin ditu Bilboko Primark eta Zara saltokien aurrean.
  • Euskal Herria Kapitalari Planto! Elkarteak salatu du 5.000 denda txikik baino gehiagok itxi dituztela ateak EAEn 2008 eta 2016 urteen artean.

Euskal Herria Kapitalari Planto!, EHko eragile sozial eta sindikal ugarik osatutako plataforma, kalera atera da gaur goizean, Black Friday-ari planto egiteko. Bizkaiko hiriburuko bi merkataritza-gunetan izan da ekintza, Kale Nagusiko 1. zenbakiko Primarkean eta Kale Nagusiko 23. zenbakiko Zaran.

10 aulkira igo diren 10 pertsonak ordu erdiz kontzentratu dira ekintza egin den bi puntuetako bakoitzean, Black Friday-aren ospakizunak dakartzan ondorioak (sozialak, ingurumenekoak, lanekoak) azaltzen zituzten mezuekin, baina baita nagusi den kontsumo-ereduaren ordezko beste mezu batzuekin ere. «Black Friday, yo me planto. Egin dezagun planto!» eta megafonia bat erabili dute, musika tarteko, ondorio eta alternatiba horiek oinezkoei helarazteko.

Aurten ere iristen ari gara Black Friday (ostiral beltza) edo Ciber Monday (ciber astelehena), kontsumo konpultsiboaren sinonimoak biak, gure poroak urez betetzen dituzten egun horietara: iragarkiak irratian, telebistan, garraioan, prentsan,… edonon eskaintza ikaragarriak daude, benetako «gangak» lortzea ahalbidetuko diguten deskontuak, eta dena oraindik merkeago erosketa online egiten badugu.

Horrek ondorio ugari eta larriak ditu gizartean eta ingurumenean: online merkataritzak enpleguak suntsitzen ditu eta lan-baldintzak prekarizatzen ditu, salgaien garraioa areagotzeaz gain, eta, beraz, baita CO2 emisioak ere. 5.000 denda txikik baino gehiagok ateak itxi dituzte EAEn 2008 eta 2016 urteen artean. Bestalde, ehungintzaren moda industriarik toxikoenetako bat da; izan ere, haren osagai toxikoek 200 urte baino gehiago behar dituzte degradatzeko, eta zabor-mendiak sortzen ditu, herrialde txirotuetako basamortuetan 39.000 tona arropa-erabili pilatuz.

Hori guztia dela eta, EH Kapitalari Planto! -k, kontsumo intentsibo eta konpultsiborako egun hauetan, Erosketarik Gabeko Eguna ospatzera gonbidatzen gaitu, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzen lagunduko duten kontsumo-moduetan parte hartzera animatuz. Eta, horretarako, honako hau proposatzen dute:

– Klik eginez burututako erosketa konpultsiboari aurre egitea.

– Oinarrizko beharrak erosketarik egin gabe betetzea, konponbiderik jasangarriena den aldetik: konpontzea, trukatzea, partekatzea, sortzea…

– Merkataritza txikiari eta hurbileko merkataritzari laguntzea.

– Aurrez aurre erostea, eta, ezin denean, hurbileko merkatariak elkartzen dituzten tokiko plataformak erabiltzea.

La entrada EH Kapitalari Planto! plataformak Black Friday-ari planto egiten dio se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora