Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-04-21 17:24

Donostiako Metroaren eraikuntza gure hiriak nozitzen dituen arazo nagusienetako bat izaten ari da. Obrako gertakari larriek eta gainkostuek herritarren artean eragin duten kezka eta haserreaz gain, Mirakontxa-Easo tartearen Eraikuntza-Proiektu berrian azpigitura-lan handi hori egiteak dituen arriskuei buruz iragarpen benetan izugarriak egiten direla gaineratu behar da orain. Gure ustez, Donostiako Metroarekin egin den errakuntza handia erakusten du egoera honek modu ukaezinean. Hori dela eta, iritzi publikoari mobilizatzeko dei egiten diogu, Eusko Jaurlaritzak proiektua berehala geldi dezala eta Kontxatik Easo Plazaraino hiriaren azpitik aurrikusitako obraren esleipena eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz ditzala eskatzeko.

Ez dugu onartzen Metroaren obra halabeharrez eta guztiaren gainetik amaitzera behartuta dagoenik. Are gutxiago, Eusko Jaurlaritzak esleitu duen Proiektuan ohartarazten denean ?€œbaldintza geotekniko oso txarrak dituen zati batekin aurkitzen garela?€ eta ?€œtunela egiteak ehundaka metrotako distantzian lurrazaleran desegonkortzeak eragin ditzakeela, baita trazadutik oso urrun dauden eraikinen osotasunari ere kalte egin ahal zaiolarik?€. Halaber, Itsasertzetako Zerbitzuak Kontxako hondartzan Metroaren eraikuntza lanekin eragin den ingurumen-erasoa egiaztatu du, eta ?€œtunelaren obrak, zeinak hondartzaren errealitate fisikoan eragin kaltegarria izan duten, geldiaraz daitezela?€ eskatu du, ?€œharik eta itsas-lur eremu publikoa zeharkatzen duen trazaduaren azterketa oso bat egiten den arte?€. Onartezina da, edonondik, Jaurlaritzak eta Udal-Gobernuak halako arriskuak eta eragin kaltegarriak jendaurrean isilpean gordetzea.

Gauzak horrela, gaurregun inoiz baino arrazoi sendoagoak daudela adierazten dugu zentzugabeko azpiegitura-lan hori geldiarazteko. Horrenbestez, Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatia egiteak dakartzan ingurumen-erasoa, gainkostu altuak eta eraikuntza-arrisku oso larriak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak obraren esleipena eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz ditzala eskatzen dugu irmoki.

Donostiako Metroaren egitasmoa era zabal batean jarri da auzitan, egindako hutsegite larriengatik eta ezinbesteko azterketa teknikoen gabeziarengatik ezezik, makro-proiektu hori herritarren parte handi baten iritziz zeharo behargabekoa eta xahuketa ekonomiko itzela delako baizik. Jaurlaritzak era inposatzailean eta herritarren inongo partehartzerik gabe ezarri du proiektua. Metroaren pasantea hiriko garraio publikoarentzat apustu okerra da bestalde, Dbus-en zerbitzuetan murrizketa garrantzitsuak planteatzen bait ditu egitasmoak, autoen trafikoa apenas gutxitu gabe. Horren aurrean, egungo Topoaren eta hiriko autobus linea nagusien artean koordinazioa eta osagarritasuna bultzatzea da proposatu diren alternatiben gakoa, era honetan garraio publikoaren irisgarritasuna auzo eta lantoki guztietara hobetze aldera. Baina, bistan dena, obraren negozio handiarekiko interesak eta hirigintza-arloko ondorio urbanistiko nabarmenak daude jokoan. Batetik, Metroaren pasanteak Easo Plazako EuskoTrenen geltoki nagusia ezabatzen baitu etxegintza-operazio handi bat sustatze aldera. Bestetik, trenbide trazadu zentralizatzaile bat ezartzen du Erdialde-Kontxako zonalde turistiko eta komertzialaren inguruan, San Bartolome Muinoan egin nahi dituzten merkatalgune handien gisako negozio inmobiliarioak laguntze aldera, noski. Aldiz, ezikusiarena egiten dute obrak hirigunean eragindako ingurumen-eraso etengabearen eta bizilagunek jasandako kalteen aurrean, edota obrako langileek salatzen dituzten legezkanpoko lanaldien eta segurtasun arloko lan-baldintzen urraketa larrien eta ezbehar-kopuru altuaren aurrean. Lanak hasi zirenetik hiru urte igaro direnean, gastu handienak oraindik egin gabe daude eta Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuetan 142 milioi gehiago agindu ditu 2025 urtera bitartean ?€œobra faraoniko?€ horren eraikuntzarako .

Donostian metroaren obrak gelditzearen aldeko manifestu honekin bat egin dute hainbat erakunde sindikalek, gizarte- arkitektura- ekonomia- eta lurraldearen plangintza arloan aritzen diren profesionalek, idazlek, mugimendu ekologistako taldeek eta beste azpiegitura handien aurkako borrokan ari diren mugimenduek, Donostiako hainbat auzo elkarte eta kultur taldek, ezkerreko indar politikoek, baita adierazpen honekiko atxikimendua helarazi digute hamarnaka bizilagunek ere (ikus atxikimenduen zerrenda amaieran).

Lan zentzugabe hau gelditzeko unea da!

Donostian, 2021ko apirilaren 20ean.

Manifestuari atxikimenduak:

Sindikatuak:

ELA

LAB

CCOO Euskadi

KURPIL Dbus-eko langile sindikatua

ESK

STEILAS

Idazleak / Gizarte, arkitektura eta ekonomia arloko azterlari eta ekintzaileak: 

Jose Allende Landa (Hiri eta Lurralde Plangintza katedraduna)

Iñaki Uriarte  (arkitektua)

Miguel Angel Irazabalbeitia Fernandez (arkitektua)

Jule Goikoetxea

Joan Mari Irigoien (idazlea)

Pako Aristi (idazlea)

Jose Agustin Arrieta Ugartetxea (idazlea)

Baleren Bakaikoa (ekonomialaria)

Alizia Stürtze

Iñaki Barcena. EKOPOL ikerketa taldea. EHU

Fernando Díaz Orueta (soziologoa)

Javier Zozaya Latasa (abokatu eta ekonomialaria)

Iñaki Egaña (idazlea)

Javier Etayo Larrainzar

Xabier Arberas

Fito Rodriguez

Ana Maria Parra (pintorea)

Carlos Trenor

Belen Martinez Menéndez( Donostiako bizilaguna eta Gara-ko zutabegilea)

Joxe Iriarte ?€œBikila?€

Joseba Alvarez Forcada

Jon Mikel Arano Aramendi (idazlea)

Ritxi Aizpuru Zubizarreta (musika editorea)

Ainhoa Lukas Odriozola (disenatzaile grafikoa)

Joseba Andoni Leizeaga (irudigilea)

Gizarte, ekologia, kultur talde eta auzo elkarteak:

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Haritzalde Naturzaleen Elkartea

Eguzki Talde Ekologista

Ekologistak Martxan

Greenpeace Euskadi

Larreko Mahaia

OrainArdura

Mutriku Natur Taldea

Plataforma Tranvía Sur NO  taldea (Gateiz)

AHT Gelditu! Nafarroa

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea

Uliako Auzo Elkartea

Egia Bizirik Auzo Elkartea

EKOLOGISTAK MARTXAN

Herripe Auzo Elkartea

Hondarpe Auzo Elkartea

Altza XXI Herri Ekimena

Begoña Alzaga (Izbe auzo elkartea)

Donostialdeako STOP DESAHUCIOS

Donostiako Duintasuna Elkartea

BiziLagunEkin (deshazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma)

Igeldoko Herri Kontseilua

Jatorkin Al-Nahda elkartea (Etorkin magrebiarren integraziorako elkartea)

Amara Berri AEK euskaltegia

Antiguotarrak Elkartea

Liburutopia Kultur Elkartea

DinamitaTour

Ekintza Zuzena aldizkaria

Talde politikoak:

EQUO Berdeak Gipuzkoa

Donostiako EH BILDU

PODEMOS-AHAL DUGU Donostia

Donostiako SORTU

ALTERNATIBA Gipuzkoa

Antikapitalistak

Beste hainbat herritarrek eta bizilagunek atxikimenduak helarazi dituzte:

Marian Garmendia Sorrondegi

Cristina Aramburu

Ione Forcada

Koro Zumalabe

Juan M. Sansinenea

Juan Manuel Dublang Sagastume

Anibal Paton

Ander Fernandez Jauregi

Mª del Coro Urrestarazu

Carmen Ferrando

Gabi Isasa

Javier Castañeda

Teresa Zarco Fernandez

Mirene Edurne Baranda de Miguel

Ignacio Azpiroz

Maria Castronuño

Jürgen

Eugenio Fernandez Soriano

Juanjo Ugartemendia de la Iglesia

Jose Piñas Sanfacundo

Edurne Epelde Pagola

Txaro Untzilla

Ihintza Tellabide Amunarriz

Agustina Pontesta

Irene Aldasoro Katarain

Itziar Lopetegi Iturriza

Maria Eugenia Lizeaga Tamayo

Maddi Alvarez Forcada

Manex Eizmendi Alvarez

Mauriñe Eizmendi Alvarez

Juana Mari Etxeberria Zulaika

Maria Jesus Etxeberria Zulaika

Lurdes Aginagalde

Eneko Sansinenea

Maria Luisa Urra

Rosalía Sanchez Ciganda

Erruben Egaña Zumeta

Amaia Grijalbo Idigoras

Jesus Grijalbo Goicoechea

Carolina Sanchez

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Movimiento vecinal Satorralaia

Tlfnoa: 695715510

Email: satorralaia@gmail.com

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

La entrada Donostian Metroa gelditzearen alde hainbat elkarte, erakunde eta arlo desberdinetan aritzendiren pertsonek izenpeturiko Manifestua argitara eman du Satorralaiak se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.