Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-10-28 15:17

1.- Munduko agintariak berriro bilduko dira Klima Aldaketari buruzko 26. Konferentzian -COP26-
Glasgowen, Hegoalde Globaleko herrialdeen presentzia oso txikiarekin. Planetaren tenperatura jada industriaurreko aroan baino 1,1oC altuagoa da, eta aurreko 25 gailurretako akordioak gorabehera, neoliberalismoak bizitzaren eta gizartearen euskarriak suntsitzen jarraitzen du. Klima aldaketa dagoeneko errealitate bat da: biodibertsitatearen galera, muturreko fenomeno klimatikoak, permafrost eta glaziarren urtzea edo errefuxiatu klimatikoen aurkako apartheida.

2.- Krisi klimatikoarekin batera, erregai fosilen eta beste lehengai batzuen ugaritasuna amaitzen ari da. Energia-iturri berriztagarriak beharrezkoak dira deskarbonizaziorako, baina ezin dute gure egungo kontsumoa bermatu, are gutxiago planetaren muga biofisikoekin eta gehiengoaren beharrekin talka egiten duen hazkundea: % 10 aberatsenak munduko CO 2 isurien erdia ekoizten du.

3.- Aitorpenen erosotasuna alde batera utzi eta ekintzara pasatu behar da. Erronka gradu hamarren bakoitza borrokatzea da, 2100. urterako 1,5oC-ko beroketa ez gainditzeko. Premiazkoa da trantsizio ekologikoa eta soziala bultzatzea, materialen eta energiaren kontsumoa modu sozialki justuan murrizteko plangintza demokratikoa egitea.

4.- Horretarako, honako hau proposatzen dugu:
•Aberastasuna banatzea eta politika fiskalak sustatzea, herritar guztiek oinarrizko diru-sarrera eta zerbitzu publikoak eskura izatea bermatzeko.
Hazkunde ekonomikoaren bidetik alde egitea, mirari teknologiko faltsuak alde batera uztea eta klima aldaketaren ardura duten enpresei diru-laguntzak ez ematea.
Tokiko energia-komunitateak sortzea eta oinez, bizikletaz eta garraio publikoan joan-etorriak
sustatuko dituen mugikortasuna sustatzea, errepideen beharra ez areagotzeko.
Lanaldia murriztea, enplegua banatzea eta ordaindu gabeko baina bizitzarako ezinbestekoak
diren lanen banaketa bultzatzea.
Erabili eta botatzeko kontsumo-modua alde batera uztea, errausketari uko egiten dion
hondakinen kudeaketa lehenetsiz (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea, konpostatzea).

5.- Larrialdi-egoerak zerikusia du hemen Euskal Herrian egiten diren politikekin, krisi klimatiko eta ekologikoa areagotzen duen eredu ekonomiko batean sakontzen duten politikekin, Iberdrola edo Repsol bezalako enpresak pandemiaren ondoren susperraldirako europar funtsak jasotzeko hautagaien lehen lerroan jarriz. Ez da trantsizio justurik izango erantzunak antolatzen saiatzen den euskal gizarte aktiborik gabe, eta klima larrialdia areagotzen duten enpresa eta gobernuak salatzen dituena. Klima-aldaketari aurre egitea justizia klimatikoko ekintza bat da Hegoaldeko gizarteekiko, historian zehar Iparralde industrial eta kolonialak beren baliabideak lapurtu baitizkie, eta elkartasun-ekintza bat etorkizuneko
belaunaldiekiko.
DENBORA AGORTZEN ARI ZAIGU¡¡KLIMA EZ DA NEGOZIOA¡¡
Bilbo, 2021eko urriaren 28a

La entrada Denbora agortzen ari zaigu. Justizia klimatikoa orain! se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.