Asteroko buletina
San Jil, iratzeak ebaki trankil.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Bilboko Konpartsak-ek Bilboko Udalak ekitaldiak debekatzeko erabilitako 'irizpide ezberdinak' salatu ditu

2021-08-20 12:26

Bilboko Udalak abuztuaren 25etik 29ra antolatutako Bilboko Irria kultur jardunaldien egitarau gehiena debekatu diela eta, udal ordezkari politikoek erakutsitako “agintekeria eta irizpide ezberdinak” salatu dituzte Bilboko Konpartsek. Euren esanetan, antolatutako ekitaldiak “oso formatu txikikoak eta seguruak” ziren, eta apiriletik udal teknikarien oniritzia zuten.

Bilboko Areatzan eskainitako prentsaurreko batean, Uxue Elgorriaga konpartsakideak nabarmen duenez, Udalak ekitaldien antolatzailea nor den hartu du kontuan ekitaldiok debekatzeko, eta adibidea jarri du: “Miribillan eta San Mamesen milaka lagun sartzea edo Bilborocken kontzertuak baimendu dituzte, eta aldiz, aire librean egitekoa zen akustikoa debekatu dute“.

Konpartsen hitzetan, Bilboko Irria ez da “jai egitaraua, ezta ez-jai egitaraua ere, ekitaldi kulturalen egitaraua baizik”. Horren harira, azaldu du ekitaldi guztiek “segurtasun eta distantzia tarte guztiak errespetatzen” zituztela, “ekitaldi ez jendetsuak” ziren. “Oso formatu txikikoak eta seguruak ziren, horregatik zeuden egitarauean. Aurretik udal teknikariekin adostuta, zalantza niniñoena izan zezaketenak kendu egin genituelako”, argudiatu du.

BEHIN-BETIKO EGITARAUA

BIDEOA

 

La entrada Bilboko Konpartsak-ek Bilboko Udalak ekitaldiak debekatzeko erabilitako “irizpide ezberdinak” salatu ditu se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora