• Klima-aldaketari buruzko legearen zirriborroak ez du aurrekoa hobetzen. Helburu eskasak ditu, eta ez du neurririk zehazten deskarbonizazioan giltzarri diren sektoreetarako.
  • Klima-larrialdia aztertzeko, beharrezkoa da eztabaida sakonagoa egitea horrek dakarren eta legean jasota ez dagoen zibilizazio-erronkari buruz.
  • Legetik datozen legegintza-piezen garapenak klima-konpromiso handiagoa lortzeko aukera dakar. Aldiz, helburuak moldatu beharko lirateke, nahikoak izan arte, klima-aldaketaren ondorio okerrenak prebenitu ahal izateko.

Diputatuen Kongresuko Batzordeak onartu berri du duela bi urte baino gehiago izapidetzen hasi zen Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Lege Aurreproiektua. Prozesuan zehar, hainbat erakundek, hala nola Ecologistas en Acción taldeak, ohar ugari helarazi dizkiote testuari, eta talde politikoei anbizio handiagoko zuzenketak gehitzeko eskatu diete. Horretarako, prentsa-oharrak argitaratu dituzte eta mobilizazio sozialak antolatzearen alde egin dute, jarraibide zientifikoekin bat datozen helburuak eskatuz. Ahalegin hori guztia egin arren, azkenean onartutako testuak apenas jasotzen dituen bidalitako oharrak.

Aurkeztutako zirriborroak ez dakar aldaketa handirik, 2019ko otsailean legeari dagokionez edo Klimaren eta Energiaren Plan Nazional Bateratuari dagokionez aurkeztu ziren hasierako planekin alderatuta. Ecologistas en Acción erakundeak 2019ko apirilean egindako hasierako balorazioan ohartarazi zuen aurkeztutako testuak gabezia ugari zituela, besteak beste, helburuak ez zirela nahikoak, eta ez zegoela errotiko neurririk garraio, nekazaritza edo industria sektoreetan. Horrela, 2030ean, bi planeta baino gehiago beharko lirateke eskari energetikoa hornitzeko. Erakunde ekologistarentzat, neurri horiek sartu ez direnez, lege hau aukera galdua da eskalaz aldatu eta neurri globaletatik lokaletara igarotzeko neurriak bultzatzeko eta, hartara, klima- eta gizarte-inpaktu handiak murrizteko.

Ingurumen-erakundeek eztabaida publikoa eskatu dute hilabete hauetan, araudi hori nahikoa den ala ez tenperatura 1,5 ºC-tik gora ez igotzeko eta Parisko Akordioa betetzeko. Argibide zientifikoen argitan, hori ez da horrela. 2030 arte, isurketak urtean % 7,6 jaitsi beharko liratekeela kalkulatu zuten Nazio Batuek. Horrek gutxienez % 55eko murrizketa ekarri beharko luke 2030erako, ez legeak proposatzen duen % 23koa.

Ez da sarbide publikorik egon legearen zuzenketen azken negoziazioetan. Horren ondorioz, gizarte-erakundeek eta herritarrek gaitasun murritza dute testuen hobekuntzan eragiteko. Ecologistas en Acciónen ustez, oso kezkagarria da azken orduko aldaketek testuaren anbizio eskasa areago murriztea. Badirudi hori gerta litekeela, baldin eta azken izapideetan 11. artikuluko ?€œaireko?€ hitza ezabatzeari eusten bazaio. Hitz horrek hasiera batean hegazkingintzari buruzko neurri zehatzei erreferentzia egiten zien, eta, ezabatuz gero, bioerregaiak eta beste erregai alternatibo batzuk garraio guztietarako energia berriztagarri gisa ulertzeko aukera ematen du. Ez da onargarria aireko eta lurreko edo itsasoko erregaiei antzeko tratamendua ematea. Lurreko garraioa eskariaren murrizketaren eta eraginkortasun handienaren printzipioen arabera deskarbonizatu behar da. Erregai aurreratuen eraginkortasuna oso azpitik dago, elektrizitatearen erabilera zuzenari dagokionez. Ikerketa berri baten arabera, autoen, furgoneten eta kamioi txikien % 10 hidrogenoz eta beste % 10 e-dieselez elikatzeko, 2050ean energia berriztagarrien % 41 gehiago beharko litzateke, bateriak dituzten ibilgailu elektrikoak balira baino. Kamioi astunen erdiek hidrogenoarekin funtzionatuko balute eta beste erdiek e-dieselarekin, baliabide berriztagarrien % 151 gehiago kontsumituko lukete 2050ean, zuzenean elektrifikatutako ibilgailuen kasuan baino. Hori dela eta, elektroerregaien erabilera oso mugatua izan behar da, eta ez litzateke inola ere lurreko garraioan erabili beharko.

Larrialdi klimatikoaren aurrean dugun erantzukizuna dela eta, zuhurrak izan beharra dago eta dagoeneko hamarkada bat baino gehiagoko atzerapena dakarren lege bat onartu. Klima-aldaketari buruzko lege bat edukitzeak esparru hobea emango du energia-iturri fosilak ordezteko gaitasuna duten sektore berriztagarri garrantzitsuak garatzeko, hidrokarburo edo mineral erradioaktiboak ustiatzeko etorkizuneko proiektuak debekatzeko, energia-komunitateak bultzatzeko, eraikinen birgaitze energetikorako helburuak ezartzeko edo udalerrietan emisio gutxiko eremuak nahitaez ezartzeko. Berri onak dira horiek, eta are anbizio handiagokoak izan beharko lukete.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, beharrezkoa da eztabaida sakonago bat egitea, horrek dakarren eta legean jasota ez dagoen erronka zibilizatorioari buruz. Legeak gehiago erreparatzen die teknologiak ordezkatzeko prozesuei, benetako erronkei aurre egiteari baino, alegia, etorkizun bideragarri orok datozen urteetan energia-kontsumo garbia are gehiago murrizteko eta, horrekin batera, gizartea lurralde- eta planeta-mugen arabera berregituratzeko beharra ulertzear eta onartzeari aurre egitea baino. Ez dirudi eraldaketa ekologikoaren apustua pizgarri edo zigor fiskaletan oinarritutako neurri bigunetan soilik funtsatzea biderik eraldatzaileena denik. Horregatik, legegintza-tresna zehatzagoak behar dira plangintza lotesleari eta erregulazioari dagokienez. Trantsizio energetikoari ekiteko beharrezkoak diren proiektuen kokapena, egokitasuna edo tamaina enpresa-interes handiek zehazten duten bitartean, lurralde-tentsioak, zatiketak eta ekosistema balkiotsuen gaineko inpaktuak larriagotzen jarraituko dira.

Ecologistas en Acciónek dio ezin dela pentsatu lege honekin klimaren helburuak behar bezala bete direnik. Aitzitik, araudia sakon berrikusten jarraitu behar da, argibide zientifikoekin bat etorriz, borroka klimatikoaren eta biodibertsitatearen benetako babesaren arteko erabateko bateragarritasuna bermatuz. Legetik eratorritako legegintza-piezen garapena klima-konpromiso handiagoa lortzeko aukera bat da; aldiz, helburuak behar adinakoak izan arte berrikusteari ekin beharko litzaioke, klima-aldaketaren ondorio okerrenak prebenituko badira.