Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2021-08-25 11:18

Amasa-Villabonako Udalak aurten martxan jarri duen ibai, erreka eta ingurune naturalen garbiketa kontratuarekin jarraituz, Urzain taldeko langileek garbiketa lanak egin dituzte uztaileko eta abuztuko aste banatan. 

Oraingo honetan, Oria ibaiaren ibilbidean aritu dira hondakinak biltzen, Villabonako herri-gunean bertan eta baita Agaraitz industrigunearen alboan ere. Bertan aurkitu eta jaso dituzten hondakinak mota askotakoak izan dira eta beste behin, agerian uzten dute hainbat pertsonen axolagabekeria eta ingurumenarekiko errespetu eza; asko izan dira jasotako botilak, latak, musukoak, toailitak, pilak…

Honakoak dira jasotako ondakinen gaikako sailkapenak:

UZTAILA (19tik 23ra egindako garbiketak):

* PLASTIKOA (30L-ko 16 Zabor Poltsa): 21,595 Kg
* PLASTIKO BOTILAK (56 Botila): 2,130 Kg
* PLASTIKO GOGORRA: 149,870 Kg
* PAPERA: 2,705 Kg
* BEIRA (70 beirazko edukiontzi): 22,405 Kg
* ERREFUSA: 32,625 Kg
* ARROPA: 19,085 Kg
* METALA (98 Lata): 75,005 Kg
* EGURRA: 194,385 Kg
* ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 23,225 Kg
* HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 25,585 Kg
* NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK (Kotxe gurpil bat): 20,410 Kg
* PILAK (6 Pila): 0,405 Kg
* POLIESPANA: 0,690 Kg
* KRISTALA/ZERAMIKA: 22,125 Kg
* MUSUKOAK (14): 0,060 Kg
* TOALLITAK (± 1.800): 19,990 Kg
* FITOSANITARIOAK (Betun potoa…): 0,090 Kg
* KOTXE OLIOA (1 Edukiontzi): 0,475 Kg
* BESTE BATZUK: 79,165 Kg

ASTE GUZTIKO BILKETA: 712,025 Kg


 ABUZTUA (16tik 20ra egindako garbiketa):

* PLASTIKOA (30L-ko 14 Zabor Poltsa): 23,360 Kg
* PLASTIKO BOTILAK (104 Botila): 3,895 Kg
* PLASTIKO GOGORRA: 83,960 Kg
* PAPERA: 2,330 Kg
* BEIRA (38 beirazko edukiontzi): 12,450 Kg
* ERREFUSA: 22,415 Kg
* ARROPA: 21,275 Kg
* METALA (111 Lata): 86,655 Kg
* EGURRA: 86,220 Kg
* ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 48,260 Kg
* HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 11,415 Kg
* NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: 0,025 Kg
* PILAK (4 Pila): 0,190 Kg
* POLIESPANA: 4,875 Kg
* KRISTALA/ZERAMIKA: 3,855 Kg
* MUSUKOAK (13): 0,125 Kg
* TOALLITAK (± 1.290): 14,325 Kg
* FITOSANITARIOAK: 0,780 Kg
* KOTXE OLIOA (5L-ko Edukiontzia): 1,895 Kg
* BESTE BATZUK: 17,560 Kg

ASTE GUZTIKO BILKETA: 445,865 Kg

Bildutako material guzti hau, frakzioetan sailkatu eta Tolosaldeko mankomunitateko bi Garbiguneetara (Tolosa eta Andoainera) eraman zen, bertan birziklapen kudeaketa gauzatu zelarik.

La entrada Beste 1.160 kilo hondakin jaso dira Oria ibaiaren bazterretatik se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.