Asteroko buletina
Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Bat egin ezazu Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroaren aldeko ekimenarekin

2022-05-18 15:44

Enpresa transnazionalen jarduerek sistematikoki inpaktu negatiboak eragiten badituzte herri-gehiengoen eta planetaren gainean; jarduera horiek, gainera, zigorrik gabe geratzen badira interes korporatiboei eskubide kolektiboen gainetik lehentasuna ematen dien esparru politiko-juridiko bati esker, enpresa handiak interes orokorraren alde erregulatuko dituzten espazio berriak behar ditugu.

Are gehiago, beharrezkoa da trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialak demokratikoki bideratzea krisi eta klima-aldaketa sakoneko testuinguruari aurre egiteko premisa bihurtzen den unean.

Horixe da, hain zuzen ere, enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal Zentroaren helburua. Izaera publikoko egitura berri bat, euskal enpresek kanpoan egiten dituzten jarduerei buruz euskal herritarrei fiskalizatu eta kontu emango diena eta EAEn lan egiten duen kanpoko kapitalaren jardunbideak ebaluatuko dituena; salaketak jasoko dituena eta Enpresen nazioartekotzeari lotutako kasuak ofizioz instruituko duena; biktimei eta herri kaltetuei juridikoki eta psikosozialki lagunduko diena; politika publikoetan gizarte-aldaketak planteatuko dituena; eta, azken batean, Giza eskubideen nazioarteko esparrua urratzen duten korporazioei zigorrak proposatuko diena.

Oraindik ez zara atxikitu? Batu zaitez Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroaren aldeko ekimenera Ehun ekonomiko herrikoia, kooperatibismoa, langileria, gazteri prekarizatua babesteko.

Eman zure erakundearen izena esteka honetan.

La entrada Bat egin ezazu Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroaren aldeko ekimenarekin se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora