Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-09-02 07:00

Urtea joan, urtea etorri badirudi hondakinen kudeaketak ez duela irtenbiderik topatzen Gipuzkoan. Arazoak Gipuzkoako agintarien itsukeria interesatuan du jatorria. Duela ia 15 urte erraustegiaren aldeko apustua egin zutenen ondorengoek tematuta jarraitzen dute konponbide berberaren atzetik.

Geroztik egin dituzten kalkuluek behin eta berriz akastunak izan direla ikusteak ez die pentsarazi, eta egin berria dute kantitateak erabat puztuta dituen prognosia, baina erraustegiaren beharra justifikatzen diena.

Datorren irailaren 11n, goizeko 11:00etan, estropadak direla eta, Kontxako hondartzan egingo den giza katean parte hartzeko dei egin nahi du Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformak – Ekologistak Martxan kide den mugimendua hain zuzen ere-. dakizuenez ekimen hau errausketaren aurka eta hondakinen kudeaketa berri bat aldarrikatzen du: Osasunaren alde, Errausketarik ez, moratoria orain, atez atekoa Gipuzkoa osora lelopean.

Urte asko darama mugimenduak mobilizazio hau antolatzen , baina hondakinen arazoa gero eta larriago eta zabalogoa denez, aurten Bergarako Larramendiko Arnasak ere egin nahi du deialdia.

Errausketa-zaleek aurrera doazenaren itxura eman nahian, presaka eta muturka dabiltza agintean dauden bitartean beraien proiektua ahal den aurreratuena uzteko. Baina jakitun dira oso zaila dela inolako proiektua aurrera eramatea gipuzkoarren parte handia aurka dagoenean, kontrako jarrera hau gero eta antolatuagoa dagoenean, behin eta berriz mobilizazio jendetsuen bidez aurkako jarrera bistaratzen ari denean.

Animatu zaitez eta parte hartu!!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...