Asteroko buletina
Neguari zuztarra moztuko dion sagurik ez da sortu oraindik.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Artxanda: Parkea ala zabortegia? hitzaldiak 30 bat lagun bildu zituen Deustuko Barrutiko Zentroan

2022-05-09 09:37

Artxanda: parkea edo zabortegia? Izenburupean, Ekologistak Martxan taldeak hitzaldi bat eman zuen maiatzaren 4an Deustuko Barrutiko Udal Zentroan, herritarrei Artxandako Plana, dauden zabortegiak eta etorkizuneko instalazioak aurkezteko.

Hitzaldia, Miren Basaldua eta Javi Vázquez Bizkaiko Ekologistak Martxan taldeko kideek eman zuten, eta, bertan, hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten. Solasaldian Artxandako planaren espedienteari buruzko azken berriak plazaratu ziren. Zehazki, kutsaduragatik salaketa aurkeztu zen unetik, eta bertan gauzatutako jarduerak guztiak ez direla Artxandako eremuan lizitatutakoak “, adierazi zuten talde ekologistatik.

“Gure iritzia da, jarduera gehienak zabortegi berria bertan finkatzeko dira eta hori buruz ez badago espedienterik, irekita ez dagoelako da. Ikusten dugu kezka handia dagoela jendearengan eremu degradatu baten berreskurapenaren eta parke baten instalazioaren arteko bateraezintasunagatik”, dioete elkarte ekologistatik. 

Hitzaldiaren ondoren, bertaratutakoek hainbat galdera egin  zituzten, ingurumen-gai horri buruz agintariek orain arte emandako informazio faltarekin lotuta. “Bertaratutako jendea kezkatuta agertu zen informazio gutxi dagoelako. Jendeak informazio gehiago eta gardentasun handiagoa eskatzen du, plan honekin zerikusia duen guztia publikoago egitea”, azaldu zuten hizlariek.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

La entrada Artxanda: Parkea ala zabortegia? hitzaldiak 30 bat lagun bildu zituen Deustuko Barrutiko Zentroan se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora