Asteroko buletina
Ilargi bete, adar urdiña, lurrun irule, zilar joskiña...

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Arabako Nekazaritza Diputatuak ez dio jaramonik egin komunitate zientifikoak otso iberikoaren babesari esaten dioenari

2020-12-07 15:34

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Flora eta Faunaren Batzorde Zientifikoaren irizpenak hitzez hitz honela dio: “Babes Bereziko Erregimenean dauden Basaespezieen Zerrendan sartzea gomendatzen da, eskura dagoen informazioak agerian uzten baitu ondare kultural eta zientifiko gisa duen garrantzia, baita haragijale horren presentziak ekosistema naturaletan eragiten dituen ingurumen-zerbitzuak ere”.

Bat etorri ez arren, zentzu horretan UAGAk duen jarrera uler dezake Ekologistak Martxan taldeak; izan ere, haiek beren interes ekonomikoak baino ez dituzte defendatzen, eta ez dute inolako arrazoibide zientifikorik zertan kontuan hartu, batzuetan, interesatzen zaienean, zientifikoak ez diren azterlan teknikoak aipatu arren. Halere, ez ditugu onartuko ezta normalizatuko ere Nekazaritzako diputatuak egindako adierazpenak. Bere saila Araban bizi diren pertsona guztien onerako kudeatzera behartuta dago, ez sektore ekonomiko jakin batentzat bakarrik. Horrez gain, bere politikak Europako zuzentarau eta jarraibideetara egokitzera behartuta dago, eta horiek abeltzaintzaren eta haragijale handien arteko koexistentziaren alde egiten dute argi eta garbi.

Ekologistak Martxanen arabera, otso iberikoak ondare kultural eta zientifiko gisa duen garrantzia, baita bere presentziak ekosistema naturaletan sortzen dituen ingurumen-zerbitzuak ere, Arabako mendietan ere sor litezkeela, nahiz eta UAGAri eta Nekazaritzako diputatuari gogaitu egin. Badirudi Arabarentzat nahierako biodibertsitatea nahi dutela, non beren interesetarako gatazkarik sortzen ez duten espezieak baino ez diren sartzen.

Nekazaritzako diputatuak abeltzaintzako ustiategietako prebentzio-neurrien buru izan beharko luke, otsoak eragin diezazkiekeen kalteak murrizteko. Azken hamabost urteetan ez du horrelakorik egin, duela hilabete batzuk Araban sartu zen otso bakarra kendu nahi zen espedientean frogatu zen bezala.

Halaber, behin otsoa Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoan sartuta, Arabako otsoaren Kudeaketa Plana ez dagoela indarrean jakinarazi nahi du Ekologistak Martxanek; hortaz, orain Eusko Jaurlaritzari dagokio hiru probintzietarako plan bakarra koordinatzea.

Espainiako otsoaren egungo egoerari dagokionez, orain arte Estatu mailan egin diren bi otso-zentsuak baino ezin direla alderatu uste du Ekologistak Martxanek. 1986-1988 urteetan egindakoan 294 familia-talde erroldatu ziren; 26 urte geroago burututakoan, berriz, 297 talde zehaztu ziren, hau da, hiru talde gehiago 100.000 km2 inguruko eremu batean, errolda batetik bestera aldatu gabe, eta bi kasuetan, ia ez da familia-talderik aipatu. Gaur egun ez dago otso talderik EAEn.

Arabako abeltzaintzan otsoak duen eraginari dagokionez, bere osotasunean aztertzen ez badira ere, Euskadiko otso Taldeak bere garaian bildutako datuak, iturri ofizialetatik datozenak eta inork ezeztatu ez dituenak, honako hauek dira: otsoak 1999-2008 aldian Arabako azienda guztien batez bestekoan izan zuen eragina % 0,23koa izan zen (abereen datuak: 2000-2007 aldian Araba osoan otsoak eragindako abeltzaintza-ustiategien batez besteko kopurua 38,5 ± 10,7 izan zen, hau da, lehendik zeuden abeltzaintza-ustiategien % 2,1-i eragin zien. Datu errealak dira, otsoak Arabako abeltzaintza osoan duen eragina zehazten dutenak. Batzar Nagusietan ez da inoiz horiei buruz hitz egiten, eta ez diogu inoiz entzungo Nekazaritzako diputatuari.

La entrada Arabako Nekazaritza Diputatuak ez dio jaramonik egin komunitate zientifikoak otso iberikoaren babesari esaten dioenari se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora