Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-04-29 08:00

Urte asko daramatzate Abiadura Handiko Trenari publizitatea egiten. Obra honetan oso nabarmena izan da herritarren informazio eta parte harte falta. Ingurumena hondatzen ari da betiko, eta ez dauka inolako errentagarritasun sozialik. Txikizio honetan etekinak eraikitzaileek eta multinazionalek bakarrik aterako dituzte.

Honi buruzko azken berria da Lapatzan (Basauriko San Migel auzoan) behin-behineko geltoki bat eraikiko dutela, eta agian etorkizun zalantzagarri batean behin betikoa egingo dutela Bilbon.

Inposaketa hori salatzeko AHTR-ik ez! Basauri – Bilbo eta AHT Gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi antolatu dituzte eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Bertan, ekintzaileek eta adituek lan erraldoi honek eskutatzen dituen interes ekonomiko eta politikoen berri emango dute. Proiektu honekin egungo zein etorkizuneko belaunaldiak hipotekatzen ari direnak, alegia.

Horrela, datorren maiatzaren 4an, 30 años del proyecto del TAV: las razones del no hitzaldia egingo du Iñaki Barcena, Ekologistak Martxan taldeko kideak. Hitzaldia 18.30etan hasiko da, taberna nagusian (San Miguel auzoa, Basauri). 

Bestalde, bi egun geroago, maiatzaren 6an, Abiadura Handiko Txikizioa bideo-proiekzioa izango da 19.00etatik aurrera, Elorrixoko AHT-rik ez!-ren eskutik. Hitzordua Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (Urazurrutia, 7) izango da.

Maiatzaren 12an, Josu Larrinagak, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburua duen hitzaldia emango du, 19.00etatik aurrera Ekoetxean (Pilota kalea 5, Bilbo).

Ondoren, maiatzaren 16an, Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxeak, David Hoyosen Y Vasca: todo lo que siempre quiso saber y no se atrevió a preguntar hitzaldia hartuko du, 18.30etatik aurrera.

Maiatzaren 20an, berriz ere, Abiadura Handiko Txikizioa proiektatuko da, kasu honetan, Arrigorriagako Gaztetxean, 19.00etatik aurrera. Ekitaldian Mila Elorzak (Angiozarreko auzo elkarteko kidea) hitzaldi bat eskainiko du.

Jardunaldiei amaiera emateko, maiatzaren 24an Gorka Buenok eta Andoni Kortazarrek ¿Es la Y vasca el salto cualitativo más importante en la transición ecológica de Euskadi? izeneko hitzaldia emango dute.  Hitzordua 19:00etan, Herriko Bentan (Muguru, 8, Galdakao).

Ez sineztu euren gezurrak, tren hau ez da ekologikoa, ezta iraunkorra ere, eta nahiz eta oso aurreratuta dagüela iruditu, oraindik erdia baino gehiago ordaintzeko falta da, horregatik, tren hori geldiaraztea eskatzen dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

La entrada AHTren aurkako jardunaldiak se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...