Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-06-09 10:00

Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformak bultzatutako ‘Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa’ sortzeko ekimenari laguntzeko kanpainaren balantzea aurkeztu da gaur Bilboko La Bolsa eraikinean. Ekimen hau Ekologistak Martxanek ere babesa ematen dio. Eta esan behar da emaitzak onak izan direla, izan ere, atxikimenduak bilatzeko kanpainak iraun duen 8 hilabeteetan, 90 erakunde sozial eta sindikalek baino gehiagok bat egin dute proposamenarekin.

2021eko urriaren 21ean aurkeztu zen Enpresa transnazionalen eta Giza eskubideen euskal zentroa sortzeko proposamena plataforma honen eskutik. Orduan, bere  bozeramaileek adierazi zuten, “egitura berri horrek korporazio handiek duten de facto zigorgabetasuna mugatu nahi da izaera autonomoko egitura publiko eta sozial baten bidez, zeinak fiskalizatu, kontrolatu, arautu eta, hala badagokio, zehatuko baititu kanpoan dauden euskal nazioz gaindiko enpresen jarduerak, bai eta EAEn jarduten duen kanpoko kapitalarenak ere.

8 hilabete baino gehiago igaro dira proposamena sozializatu zenetik, hainbat asanbaden, agerraldi instituzionalen eta alderdi politikoekin txandaka egon ondoren, 90 erakunde sozial eta sindikalek baino gehiagok bat egin dute proposamenarekin. Bereziki nabarmendu dute euskal gehiengo sindikalaren babesa, nazio mailako erakunde ekologista eta feminista nagusiak eta GGKEen bi sare esanguratsuenak (Koordinakundea eta Elkartasuna Eraldatuz), beste askoren artean.

Era berean, enpresa handietako hainbat batzorde eta atal sindikalek, hala nola CAFek eta INDITEXek, publikoki babestu dute proposamena, eta proiektua abian jartzeak duen garrantzia eta beharra adierazi dute.

Proposamena behin betiko bidaliko zaio Eusko Legebiltzarrari, legez besteko proposamen baten bidez eztabaida dezan. Proposamen hori aurtengo apirilean talde parlamentarioekin egindako bileren azken txandaren emaitza da.

La entrada 90 erakunde sozial eta sindikalek baino gehiagok bat egin dute ‘Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa’ proposamenarekin se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...