Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-07-11 08:37

Pasadan ostiraletik eta uztailak 17ra bitartean, Barakaldoko Karmengo jaiek denei gozaraziko diete proposamenez eta jardueraz betetako egitarau batekin.

Ostiralean bertan eman zitzaien hasiera olgeta eta dibertsio egun hauei, pregoia eta txupina irakurriz. Ander Ezeiza izan zen pregoia irakurri zuena eta Herriko Plazan bildutako entzuleak are gehiago animatu zituen.

Jarraian, Barakaldoko Karmenak taldeak ia osorik euskaraz irakurri duen lehen pregoia amaitu ondoren, txupin baten metxa piztu zuten Irati Santin, Miren JoseاMartínez de Luna eta Gorka Serna txupinerek, Jolindarrak taldearen izenean.

Egun inugurala konpartsen partaidetzarekin osatu zen, jai-tenperatura igo baitzuten eta Jolin eta Deabruren agerpenak gainerakoa egin zuen, jaiak hasi aurreko ohiko desfilean.

Dakizunez, Bizizaleak konpartsa ekologistak jai egunetan aldarrikapen-ukitua emateko txosna du.

Gure taldean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagundu dibertsio eta aktibismo ekologistako egun hauetan.

Animatu eta parte hartu!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...