Asteroko buletina
Azaro lohitsu, urte garitsu.

Bizi baratzearen plaza

EHNE Bizkaia
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.

Elikadura burujabetzatik politika publikoetara hitzaldia atzo Igorren

2017-12-14 15:00

Atzo Igorreko Kultur Etxean izandako hitzaldian giro polita eta gai interesgarriak mahaigaineratu ziren. Burujabetza ereiten: Elikadura burujabetzatik politika publikoen eraikuntza kolektibora lemapean eginiko elkartruke bidaia eta bertatik ateratako ondorioak izan genituen mintzagai. Iker Yurrebaso Igorreko baserritarrak behetik gorako politika publikoak azaldu zituen eta Iolanda Formoso, Lab Jangeletako kideak eskola jantokien inguruan jardun zuen. 

Egingo diren hitzaldi, aurkezpen eta ekintzen berri ematen joango gara.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora