Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.
2018-09-17 13:56

Elikadura-burujabetza eta agroekologia: praktikoa oraintxe bertatik!

Irailaren 21ean, ostirala Bilbon ospatuko dira jardunaldi interesgarri hauek. Programa hemen:

2018-05-22 13:17

Nekazal sindikatuak bat egiten du 1080 €tako pentsio minimoen eskakizunarekin baita baserritarrentzako ere, eta pentsio sistema propio baten alde aurrera egitearen premia ikusten du.

 

Nahiz eta 2008an Nekazal Gizarte Segurantzaren eta honen autonomoen erregimenaren baitan txertatzearen inguruko itun garrantzitsu bat lortu nekazal elkarte eta espainiar Gobernuaren artean, eta... [+]

2018-04-19 15:17

Gaur goizean, apirilaren 19an, Espainiar Estatuaren Guardia Zibilak Cerro Libertad lursail okupatu eta berreskuratua desalojatu du. 300 polizia baino gehiago artikulatu dituzte honetarako, baita jarriak ziren barrikadak kentzeko makinaria ere, argi utziz bortizkeria aplikatzeko dirua badagoela, ez ordea herriarentzako.

Ehne Bizkaia eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorretik ez dugu desalojo hau... [+]

2018-01-15 12:22

Arrantza ekonomia globalizatuaren aurrean izenburupean datorren ostiralean sektore honen inguruko hitzaldia egongo da Ondarruko kofradia zaharrean. Ehne Bizkaia eta Hegoak antolatuta eta Leo Belaustegi arrantzalea, Jota arrantzalea eta Labeko liberatua, eta Anne Marie Vergez iparraldeko arrantzalearen parte hartzearekin egungo Euskal Herriko arrantzaren egoera eta problematikak landuko... [+]

2018-01-08 17:17

 

Etxaldetik bat egiten dugu eta deialdia gure sektorera zabaltzen dugu, datorren larunbaterako Bilbon deituta dagoen manifestazioan parte hartzeko. “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, giza eskubideak, konponbidea, bakea” lema pean Euskal presoen eskubideen defentsan antolatutako manifestazioan hain zuzen ere.

 

 Euskal preso politikoen aferan pausu... [+]

2017-12-28 14:41
 

Horren azpimarragarria izan den urte hau bukatzear dagoen une honetan, ezin bidean gurekin batera borrokan izan diren guztiei eskerrak eman gabe bukatu. 2017ko urte hau hainbat arrazoiengatik garrantzitsua izan da, gertaera garrantzitsuz markaturiko urtea. Alde batetik, Ehne Bizkaiaren 40. urtemugaren ospakizuna. Data garrantzitsu eta azpimarragarria, non 40 urte hauetan izan garen,... [+]

2017-12-18 14:45

Gabonetako ohiko ospakizunak hasteko aste bete baino gutxiago geratzen da, eta familia eta lagunak mahai baten inguruan elkartzeko atarian asko erosketen zerrenda egiten arituko dira. Baina, nola lortu mahaia era jasangarri eta arduratsuan ekoitzitako elikagaietaz hornitzea? Helburu honekin, Etxalde aplikazioa oso baliagarria izan daiteke.

Jaso nahi bada, ezinbestekoa da ereitea, bizitzaren... [+]

2017-12-14 15:00

Atzo Igorreko Kultur Etxean izandako hitzaldian giro polita eta gai interesgarriak mahaigaineratu ziren. Burujabetza ereiten: Elikadura burujabetzatik politika publikoen eraikuntza kolektibora lemapean eginiko elkartruke bidaia eta bertatik ateratako ondorioak izan genituen mintzagai. Iker Yurrebaso Igorreko baserritarrak behetik gorako politika publikoak azaldu zituen eta Iolanda Formoso, Lab... [+]