Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2020-04-16 13:07

(Debajo en Castellano)

Covid-19k eragindako osasun-krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak 2020ko apirilaren 8an EAEko aldizkari ofizialean argitaratu zuen EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalak bertan behera uzteko agindua baliogabetzea lortu dugu, eta oso pozik gaude. Lehen sektoreko eragile nagusienen eta beste hainbat herri-eragileen (300 baino gehiago) arteko elkarlanarekin erakutsi dugu baserritarrak eta kaletarrak komunitate bat osatzen dugula eta badakigula zer nahi dugun, edo behinik behin, zeren alde borrokatu nahi dugun.

Baserritarrak zein kaletarrak, herritarrak garen heinean, kontziente gara erosketa bakoitzaren atzean herri-eredu jakin baten aukeraketa dagoela. Aukeratzen da ekoizpen eredua, harremanak izateko eredua, paisaia, eredu ekonomikoa… Merkatuak eta azokak babesten ditugunok baserritarrak ari gara babesten, euren lanari duen balioa ematen diogun neurrian, besteak beste prezio justu bat ordainduta. Merkatu eta azoketara joaten garenok, jakiak etxean jasotzen ditugunok, zein bestelako saltoki txikietara joaten garenok, zuzeneko harremanetan sinesten dugu, horrek ematen baitigu aukera benetan ezagutzeko zer jaten ari garen; janariari buruzko benetako informazioa jasotzen dugu ekoizlearengandik, ez publizitatea. Pertsonen eta ingurumenaren zaintza lehenetsi nahi dugu gure kontsumo ohituretan. Hiri eta herriko merkatu eta denda txikietan  saltzen dituzten gure baserritarren jakiak erosi nahi ditugu, bertako produktuen salerosketa lehenetsi, osasuntsuak diren jakiak eskuratu ingurumenarekin errespetuzkoa den kontsumoa gauzatzeko. 

Ikusi dugunez, bide honetan ezinbestekoa da ekoizleen, dendari txiki eta kontsumitzaileen arteko saretze-lana. Elkarlana eraginkorra izan da eta horregatik bertan parte hartu dugun eragile guztiak  zoriontzeko beharra ikusi dugu; klima larrialdi egoeran, eta osasun krisi baten erdian, arduraz jokatzeko borondatea eta ahalmena erakutsi dugulako. 

Baina, oraindik bide luzea daukagu egiteko, pertsonen neurriko eta ingurumenarekiko errespetuzko ekoizpen eta kontsumoaren alde. Administrazioarekin lan egitea ezinbestekoa izango da bestelako nekazaritza-politikak sustatu ditzan, baina ikusi bezala, herritarron arteko harremanetan dago eredu aldaketarako giltza. Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren  Mundu eguna dela aprobetxatuz, baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarria egiteko aprobetxatuko dugu eta alboan izan zaituztegun eragile guztiei, eta gainerako herritarrei, dei gure mezua zabaldu eta proposatutako ekimenean parte hartzera.

Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu.

Euskal Herriko herritarrei dei egiten diegu baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarria egiteko biharko egunean, Baserritar borroken mundu egunean, (A17) eta bakoitzak bere erara babesa plazaratzeko. Adibidez argazki bat atera dezakezue bertako produktuak erosiz azokan, denda txikiren batean, zuzenean baserritarrei edo antzeko ekintza batean. Ondoren argazkiak  Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu mezuarekin eta Via Campesinak proposatzen duen traola (#GeraZaitezEtxeanEzIsilik) erabiliz sare sozialetara igotzea eskatzen dizuegu. Bestelako egitasmoak ere ongi etorriak izango dira: bertsoak, mezuak, irudiak,… 

Sare sozialetako kanpaina abiatzeko bideo bat argitaratuko dugu goizeko 9.00etan. Elikadura burujabetzaren aldeko 5 ahotsen adierazpenak jaso ditugu bertan.  Eskerrik asko zabaltzen laguntzeagatik!

#GeraZaitezEtxeanEzIsilik

#goranekazarienborroka #elikaduraburujabetza #SOSNekazariak

Con motivo de la crisis sanitaria provocada por el Covid-19, hemos conseguido revocar la orden de cese de los mercados y ferias tradicionales de venta directa de alimentos y productos agropecuarios en los municipios vascos publicada por el Gobierno Vasco el 8 de abril de 2020, y estamos muy satisfechxs por ello. Con la colaboración de los principales agentes del sector primario y otros agentes populares (más de 300) hemos demostrado que los baserritarras y los kaletarras formamos una comunidad y sabemos lo que queremos, o al menos por qué queremos luchar.

Tanto baserritarras, como ciudadanos somos conscientes de que detrás de cada compra está la elección de un determinado modelo de pueblo. Se elige el modelo productivo, el modelo relacional, el paisaje, el modelo económico … Los que apoyamos mercados y ferias estamos apoyando a los baserritarras en la medida en que damos valor a su trabajo, pagando un precio justo, entre otros. Los que vamos a mercados y ferias, los que recogemos los alimentos en casa, o acudimos a pequeños comercios, creemos en las relaciones directas, porque eso nos permite conocer de verdad lo que estamos comiendo; recibimos información real de la comida del productor, no de la publicidad. Queremos priorizar el cuidado de las personas y el medio ambiente en nuestros hábitos de consumo. Queremos comprar los alimentos que venden en los mercados y pequeños comercios de nuestros pueblos y ciudades, priorizar la venta de productos autóctonos, adquirir alimentos saludables para un consumo respetuoso con el medio ambiente.

Como hemos visto, en este camino es imprescindible el trabajo de red entre productores, pequeños comerciantes y consumidores. La colaboración ha sido eficaz y por eso hemos visto la necesidad de felicitar a todos los agentes que hemos participado en ella; porque hemos demostrado voluntad y capacidad para actuar con responsabilidad en una situación de emergencia climática y en medio de una crisis de salud.

Pero todavía nos queda mucho camino por recorrer en favor de una producción y de un consumo a la medida de las personas y respetuosos con el medio ambiente. El trabajo con la Administración será imprescindible para que promueva otras políticas agrarias, pero como se ha visto, la clave para el cambio de modelo está en las relaciones entre la ciudadanía. Aprovechando que mañana, 17 de abril es el Día Mundial de la Lucha Campesina, hacemos un llamamiento a favor de los pequeños baserritarras y del consumo local, e invitamos a todos los agentes que habéis apoyado nuestro manifiesto, y al resto de la ciudadanía, para difundir nuestro mensaje y participar en las siguientes iniciativas:

Por una compra hacia la Soberanía Alimentaria

Hacemos un llamamiento a la ciudadanía de Euskal Herria a que en el día de mañana, Día Internacional de las Luchas Campesinas (A17,) cada quien a su manera, haga una acción en apoyo a los/las pequeños/as baserritarras y a favor de modelos de consumo cercano. Por ejemplo, podéis sacar una foto comprando productos locales en el mercado, en algún pequeño comercio, directamente a los baserritarras o en una actividad similar. Os pedimos que subáis estas fotos a las redes sociales a través de la etiqueta que propone la Vía Campesina (#QuédateEnCasaNoEnSilencio) y con el lema Por una compra hacia la Soberanía Alimentaria, para que luego las podamos compartir entre todxs. Os animamos también a mandar cualquier tipo de mensaje de apoyo, sean bertsos, historias, imágenes…

Para lanzar la campaña de las redes sociales publicaremos un video a las 9.00 de la mañana del viernes. En él se recogerán las declaraciones de 5 voces a favor de la soberanía alimentaria. Gracias por colaborar en la difusión.

#QuédateEnCasaNoEnSilencio

 #DerechosCampesinosYA ##SoberaníaAlimentaria #SosCampesinado

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.