Asteroko buletina
Urtatsez elur askoz, lili pazkoz.

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

MERKATU ETA AZOKAK IREKITA NAHI DITUGU

2020-04-10 12:08

Behean duzue atxikipena sinatzeko aukera.

Abajo teneis la posibilidad de adherirse.

(Abajo en castellano)

Berriki, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak EAEko aldizkari ofizialean, 2020ko apirilaren 8an argitaratutako aginduaren bidez  Osasun sailak merkatu eta plazetako salmenta bertan behera uzteko agindua eman du. Arrazoiak: pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihestea. 

Eskutitz honen sinatzaileok ezin dugu halako agindu murriztailerik onartu hain argudio eskasekin. Zergatik ez dira irizpide berberak baliatzen saltoki handiak, esaterako, Jaurlaritzak baserritarren produktuen salmentarako lehenetsi dituen Eroski, Uvesco (BM), Carrefour eta Alcampo-Simply  merkataritza guneak ixteko? Horietara joateko ez al da joan-etorririk egin behar? Barruan ez al da jende pilaketarik gertatzen? Nor ari da zaintzen saltoki horien barruan jendeak distantziak gordetzen dituen edota jendeak gutxieneko higiene-arauak betetzen dituen?

Aipatzen duen justifikazioak (osasun legea) ez dio biderik emoten halako neurri orokor bat hartzeko, ezta salbuespen egoera baten. Udal azokak lege aginduz zerbitzu publikoak dira eta hori balioan jarri behar da (Autobus garraioa ez da debekatu, neurriak hartu bai). Gainera Zerbitzu Publiko horren titularra Udala da. Osasun Sailak neurri zehatzak har ditzake, ez ordea debeku orokor bat.

Osasun saila erosleon eskubideak urratzen ari da bete-betan. Herritar askok merkatu eta azoketan erosi nahi ditugu ezagunak eta gertukoak ditugun baserritarren produktuak. Horretarako, Udalei neurriak hartzeko eskatu zitzaien eta haiek bete egin dituzte eskakizunak. Zertara dator orain neurri hau? Zer dago honen guztiaren atzean? Emandako arrazoiek ez dute zentzurik.

Helburua beste bat ez ote den, pentsa arazten digu. Agindu hori ateratzearekin batera jaso dugu Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babespean HAZIk kaleratuta oharra. Zehazki, salmentarako bideratu duen 6 milioi euroko dirulerro publikoa erabiltzea onartu da saltoki horietan saltzeko. Hau ote da Jaurlaritzaren helburua, baserritarren produktuak euren azpiegituren eta bitartekarien bidez merkaturatzea Jaurlaritzak berak lehenetsitako saltokietara? Izan ere, konfinamendua eta salmenta arazoak hasi direnetik, ez Jaurlaritza eta ez Aldundiak komunikatua sinatzen duten elkarteekin ez dute harremanik izan baserritarron egoera zaila bideratzeko, euren interes partikularrak babestuko dituztenekin adostu dituzte. Gainera, nahiz eta interlokuzioa eskatu, ez da horrelakorik egon, eta baserritarrak martxan jartzen ari diren ekimenetan, ez da inolako baliabiderik jartzeko laguntzarik eman, alderantziz, oztopatzen eta beste interes batzuk elikatzen darraite.

Herritarrenak ez ezik, agindu honek baserritarren eskubideak ere urratzen ditu. Horregatik guztiagatik sinatzaileok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizional guztiak berriz ere irekitzea. Beti ere, hartu beharreko osasun-neurri guztiak hartuta, orain arte bezala. Eta horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behingoz benetan tokiko elikadura sostengarri eta iraunkorraren aldeko pedagogia egin dezala, baserritarrak eta herritarrak zuzeneko salmenta bideetara joateko laguntzak ipiniz. Nekazaritzari ekonimokoki eta sozialki daukan garrantzia eman behar zaion behingoz, bertoko ekoizpena lehenetsi, kalitatea hobestu eta sektorea bultzatu.

Herritarrak animatu nahi ditugu gure herrietako azokak babestera eta datozen egunotan martxan jarriko diren ekimenetan parte hartzera. Halaber, gogorarazi nahi dizuegu zuen herri eta eskualdetan baserrietan janaria erosteko aukera dagoela, zuzenean edota sortzen ari diren taldeen bitartez edota proiektuetan. Bide honetan Udalei eskatzen diegu zuzeneko salmenta hauek saretzen laguntzeko eta banaketa zerbituak errazteko baliabideak jartzea. Eta ezin ditugu ahaztu herrietan lanean ari diren dendari txikiak; azken dei bat egiten diegu herritarrei herriko dendak lehenesteko erosketak egiterakoan, gure baserrietako hainbat elikagai aurkituko dituztelako.

BABESTU ADIERAZPENA!

#AzokakIreki

#SOSNekazariak #SOSCampesinado

Egoerak antolakuntzara bultzatu gaitu, eta indar kolektiboari esker hamaika aukera sortu dira. Ondorengo zerrenda honetan topatuko dituzu EAE mailan sortzen ari diren hainbat ekimen, eta hauen inguruan informazio jasotzeko harremanak. 

ADIERAZPEN HAU BABESTEN DUTEN ERAGILE ZERRENDA:

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea
Amillena koop elkarte txikia
Antikapitalistak
Antzuolako Udal Gobernua
Baserri XXI
Basherri Sarea
Bedarbide Elkartea
Biolur
Bionekazaritza
Bizilur Elkartea
Bizisare-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkartea
Butroi Bizirik en Transición (BBT)
Cooperativa Sustraiak Habitat Design
Coordinación Baladre
Eako Udala
EH Bildu
EHKOlektiboa
EHNE Bizkaia
EKA-OCUV Euskal Kontsumitzaileen Alkartea / Asociación de Personas Consumidoras y Usuarias Vascas
Elika kooperatiba
Elikagunea
Elkartasuna Eraldatuz Plataforma
Emakume Askeak
Enaden Begiak Fundazioa
ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua
EQUO Berdeak
Ereindajan Arrasate
Ereindajan Bergara
Etxalde – Nekazaritza Iraunkorra
Euskadi Cuba
Euskal Herriko Hazien Sarea / Red de Semillas de Euskadi
FeministAlde!
Gernikatik Gogoratuz
Gurpide Elkartea
Igitie – Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkartea
Justicia Alimentaria-Bidezko Elikadura
Kidekoop Elkartea
Kolore Guztietako Basoak
La Ruta Slow
LAB
Labore Bilbo Elkartea
LaboreOarso
LaboreTxingudi
Lakari
Landarlan
LarratEKO produktu agroekologikoak
Lumaltik
Lurbeko
Mugarik Gabe
Mundubat
Naturkon
Olatukoop
Paz con Dignidad
REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren sarea / Euskadi-Red de Economía Alternativa y Solidaria
Sagarrak Ekologista Taldea
Sukar Horia Kolektiboa
Urduñako Bitxobola Talde Ekologistak
Urduñako Udala
Urduñako Zaporeak
Uztarri kooperatiba
Zarainenea, okel eta nekazaritza ekologikoa
ZukAldatu

Castellano:

QUEREMOS LOS MERCADOS ABIERTOS

Recientemente, el Departamento de Salud del Gobierno Vasco, mediante la Orden publicada en el Boletín Oficial del País Vasco el 8 de abril de 2020, y en base al artículo 10 del Real Decreto 465/2020, de 17 de marzo, ha ordenado la suspensión de la venta en mercados y plazas por parte del Departamento de Salud. Las causas argumentadas son disminuir los desplazamientos de personas y evitar aglomeraciones.

Quienes firmamos esta carta no podemos aceptar una orden tan restrictiva con tan escasos argumentos. ¿Por qué no se aplican los mismos criterios para el cierre de grandes superficies como Eroski, Uvesco (BM), Carrefour y Alcampo-Simply, priorizados por el Gobierno para la venta de productos baserritarras? ¿Para ir a ellos no hay que hacer ningún desplazamiento? ¿No hay aglomeraciones? ¿Quién está vigilando si dentro de esos comercios la gente guarda las distancias o si la gente cumple las mínimas normas de higiene?

La justificación que aporta (legislación sanitaria) no permite adoptar una medida de carácter general, ni un estado de excepción. Las ferias municipales son servicios públicos por imperativo legal y eso hay que ponerlo en valor (como ejemplo, no se ha prohibido el transporte de autobuses, sino que se han tomado medidas). Además, el titular de este Servicio Público es el Ayuntamiento. Sanidad puede adoptar medidas concretas, pero no una prohibición general.

El Departamento de Salud está vulnerando los derechos de los/las consumidores/as. Somos muchas las personas que queremos comprar en mercados y ferias productos de baserritarras conocidos y cercanos. Para ello se pidió a los Ayuntamientos que tomaran medidas y ellos han cumplido con los requerimientos. ¿A qué viene ahora esta medida? ¿Qué hay detrás de todo esto? Las razones dadas no tienen sentido.

Nos hace pensar si el objetivo no es otro. Al mismo tiempo que se publicaba esta Orden se ha recibido la nota publicada por Hazi al amparo del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras. En concreto, se ha aprobado la utilización de una línea pública de 6 millones de euros destinada a la venta en estos establecimientos. ¿Es este el objetivo del Gobierno, comercializar los productos de los baserritarras a través de sus infraestructuras y mediadores a los comercios priorizados por el propio Gobierno? Desde que han comenzado los problemas de confinamiento y venta, ni el Gobierno Vasco ni la Diputación han tenido contacto con las asociaciones firmantes del comunicado para reconducir la difícil situación de los baserritarras, sino que han acordado con quienes van a proteger sus intereses particulares. Aún habiendo sida solicitada la interlocución no se ha dado, y no se ha apoyado ni invertido recursos en las iniciativas que están poniendo en marcha los/las propios/as baserritarras, al contrario, siguen obstaculizando y alimentando otros intereses.

Además de los derechos de la ciudadanía en general, esta orden vulnera los derechos de los baserritarras en particular. Por todo ello, los firmantes solicitamos al Gobierno Vasco la reapertura de todos los mercados y ferias tradicionales de venta directa de alimentos y productos agropecuarios en los municipios vascos. Siempre tomando todas las medidas sanitarias necesarias, como hasta ahora. Y además, que el Gobierno Vasco haga de una vez por todas pedagogía a favor de una alimentación local y sostenible, con ayudas para que baserritarras y ciudadanía acudan a los canales de venta directa. Es el momento, de una vez por todas, de dar a la agricultura la importancia ecónomica y social que tiene, priorizar la producción autóctona, mejorar la calidad e impulsar el sector.

Queremos animar a la ciudadanía a que apoye las ferias de nuestros pueblos y participe en las iniciativas que se pondrán en marcha en los próximos días. Asimismo, os recordamos que en vuestros pueblos y comarcas existe la posibilidad de comprar comida en los caseríos, bien directamente o a través de iniciativas colectivas que están poniéndose en marcha. En este sentido,  instamos a los ayuntamientos a que pongan los medios para ayudar a reinsertar estas ventas directas y facilitar la distribución. Y no podemos olvidar a los pequeños comerciantes que están trabajando en los pueblos. Hacemos un último llamamiento a la ciudadanía para que priorice los comercios del pueblo a la hora de hacer las compras, porque encontrarán diversos alimentos de nuestros caseríos.

#AzokakIreki #SOSNekazariak #SOSCampesinado

Esta situación ha impulsado la organización, y están surgiendo multitud de iniciativas en la EAE. En la siguiente lista recogemos algunas de ellas y contactos para obtener información sobre éstas y otras: 

CONTACTOS PARA ENTREVISTAS:

  • Agricultores/as, ganaderos/as:
    • (euskara, castellano) Amets Ladislao, 616950688
    • (castellano) Ramon Roa 616078279
  • Ciudadanía:
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora