Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
2019-07-15 22:05

20. mendean, supermerkatuen arrakasta emendatuz joan da, gaur egun utziz kontsumitzeko hautu ezin handiagoa. Duela urte batzuk, produktu biologikoek beren lekua atzeman dute merkatuan. Orain, supermerkatuetan, apalak produktu biologikoz betetzen dira, freskoak, transformatuak, etab, eskaintza aberatsarekin. Hala ere, produktu hauen ekoizpenaren gibelean, laborantza biologiko industrial bat sendi genezake (etxalde alimalekoak, monokulturak, lan baldintza txarrak, urrunekoak, araudi ezberdinekin…).

Besteak beste, horren harira, EHKOlektiboa elkarteak, agroekologia bidean diren Euskal Herriko laborariak saretu nahi dituen elkarteak, duela urte bat hasi zuen Kontsumo Ereduer buruzko ikerketa egiten. Hau da, kontsumo modelo alternatibo bat sustengatu nahian, EHKOlektiboak beste kontsumitzeko molde bat badela aurrera eman nahi luke. Euskal Herriko kontsumo/ekoizpen zirkuitu laburren ezagutza eta analisia egin izan da.

Orotara, 170 kontsumo talde eta 16 kontsumo elkarte identifikatuak izan dira, zoinek 11?000 familia baino gehiago batzen dituzten Euskal Herri osoan. Ikerketa aurrera jarraitzeko, 15 iniziatiben inguruan zentratzea deliberatua izan zen (elkarte eta kontsumo talde).

Iniziatiba ezberdinen kokapena, produktu biologiko eta konbentzionalen elkar bizitza talde horietan, saski hetsien erabilera, sistema parte hartzailea (SPGa), kide ezberdinen parte hartzea, lanaren banaketa eta generoa, boronodatea eta prekaritatea, proiektuen bideragarritasuna, laborariekin harremana, sareak eta aliantzak, ekintza politika, eta egungo testu ingurua aipatzen dituen txostena atera zen.

Duela bi aste, 50 bat lagun, Euskal Herri osoko kontsumo elkarte, talde eta bestelako esperientziak, elkartu ziren Ziordiako konbentu zaharrean (orain Amarauna proiektuarekin!). Ikerketan jasotako gako nagusiak partekatu eta, lan taldean hiru gai landu ziren?: eredu ezberdinen arteko elkarlana?; sentsibilizaiozia, formakuntza eta aktibazio soziala? ; eta ekoizle eta herritar erosleen arteko zubiak.

Elkarrekintza handia izan zen bigarren lan-taldean (sentsibilizaiozia, formakuntza eta aktibazio soziala?). Esperientzi ezberdinek martxan jarri dituzten ekimen ugari ezagutu genituen (asko oso arrakastatsuak!), baina agerian gelditu zen esperientzien arteko artikulazio falta handia dagoela, eta hau piztuko balitz antolatutako jarduerek oihartzun handiagoa izango luketela, eta akaso elkarrekin antolatzeko aukera ere egongo litzateela baliabideak aprobetsatuz.

EHKOlektibotik ekarpen guzti hauek jaso genituen eta bilera baliatu genuen EHKOren ideien eta funtzionamenduen berri emateko; pausoz-pauso EHKOren baitan ?erosleen? lantalde bat sortuko bagenu, Euskal Herriko agroekologiaren garapenean toki garrantzitsua izanen luke.

Zuk ere, paragdimaz aldatuz, kontsumo eredu ezberdin batean parte hartu nahi baldin baduzu, zure etxe ondoan elkarte edo kontsumo talde bat badenez jakin nahi baldin baduzu, EHKOlektiboa elkartea kontakta dezakezu?!

DSC_8601

[ES]

Hace dos semanas tuvo lugar en Ziordia (Nafarroa) un encuentro entre grupos de consumo, asociaciones y otras experiencias, con el objetivo de conocer y profundizar en la investigaci?n llevada a cabo desde EHKOlektiboa y seguir tejiendo redes. Fue la primera vez que todo tipo de experiencias ligadas al consumo (y producci?n) agroecol?gicas de toda Euskal Herria se reun?an y el antiguo convento de Ziordia (ahora con el proyecto Amarauna) acogi? a unas 50 personas interesadas y motivadas. Tras repasar las principales conclusiones de la investigaci?n, la sala se dividi? en tres para reflexionar sobre tres directrices?: relaciones entre modelos diferentes, formaci?n, sensibilizaci?n y activaci?n social y relaciones entre experiencias de consumo y producci?n.

Fue interesante ver como el tema con m?s potencial fue la de formaci?n, sensibilizaci?n y activaci?n social. Hubo un mont?n de ejemplos de actividades que los diferentes grupos ya han puesto en marcha (?algunas de estas con gran ?xito!) pero tambi?n quedo clara la necesidad de articulaci?n entre experiencias para potenciar m?s la difusi?n y la proyecci?n de las iniciativas. Desde EHKOlektiboa tomamos buena nota de estas ideas, pero aprovechamos el espacio del plenario para transmitir nuestra filosof?a y modo de organizaci?n, de cara a ir conformando poco a poco un grupo de trabajo de ?connsumidores/as? que pueda ser una pieza clave en el desarrollo de la agroecolog?a en Euskal Herria.

Desde EHKOlektiboa tomamos buena nota de estas ideas, pero aprovechamos el espacio del plenario para transmitir nuestra filosof?a y modo de organizaci?n, de cara a ir conformando poco a poco un grupo de trabajo de ?connsumidores/as? que pueda ser una pieza clave en el desarrollo de la agroecolog?a en Euskal Herria.

?Una buena comida agroecol?gica lleno los est?magos y ?nimos de la gente para seguir construyendo relaciones en movimiento!

[FR]

Il y a deux semaines, pr?s de 50 ami.e.s de groupes et associations de consommateurs.rices se sont regroup?.e.s ? Amaraun, Ziordia. Les r?sultats principaux de la recherche sur les mod?les de consommation du Pays Basque ont ?t? ?voqu?s, puis, ensuite, des travaux de groupes se sont articul?s autour de trois probl?matiques?: l’entraide entre les mod?les de consommation?; sensibilisation, formation et activation sociale?; et relation entre producteurs.rices et citoyens.nes.

Les ?changes ont ?t? enrichissants, notamment autour de la deuxi?me probl?matique (sensibilisation, formation, activation sociale), o? nous avons pu d?couvrir les diff?rentes actions que les groupes mettent en place localement. Un manque ?vident d’articulation entre les groupes et associations a ?t? d?couvert?; par lequel, s’il y a entraide, un ?cho plus fort pourrait ?tre fait sur ces mod?les de consommation alternatifs, ainsi qu’une plus grande opportunit? pour travailler ensemble.

Avec EHKO nous avons recueilli toutes ces informations, et nous en avons profit? pour donner des nouvelles sur EHKO. Petit ? petit, si l’on cr?e un groupe de travail des consommateurs.rices au sein de l’association, cela serait un grand pas dans le d?veloppement de l’agro?cologie au Pays Basque?!

Si toi aussi, tu es pr?t.e ? changer de paradigme, en adoptant une nouvelle mani?re de consommer, contact EHKOlektiboa afin de connaitre quels sont les groupes et associations de consommateur.rices autour de chez toi?!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.