Asteroko buletina
Kukua etorri, gosea etorri; kukua joan, gosea joan.

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Elikaduraren elkartasun sarea zaindu dezagun

2020-03-16 12:40

EHKOlektibotik hurrengoa adierazi nahi dizuegu:

Erabat ezohikoa den egoera honek baserrietan ere eragina du, beste era batean, ziur aski, baina badu. Oso erabaki zailak hartu behar ditugu denok gure egunerokotasunean, are gehiago ardura publikoetan murgilduta gaudenetan â€'edozein elkartetik hasitaâ€' eta dakizunean horrek besteengan ondorioak utziko dituela.

Horregatik, EHKOlektiboko talde eragileak erabaki zuen â€'ez zalantza gutxirekinâ€' Bidarrain, hilaren 14an, egin behar genituen Topaketak bertan behera uztea. Ez genuen oso arduratsu ikusten Euskal Herri osoko pertsonak elkartzea, horrek lekarkeen arriskuagatik.

Norabide berean ari dira erabakiak hartzen instituzio askotan, baita Udalek ere, eta zenbait zerbitzu bertan behera uzten ari dira osasunaren izenean. Besteak beste, herriko azokak.

EHKOlektiboan ez dugu ulertzen erabaki hori. Ez dugu ulertzen non geratzen den jendeak duen bertako baserrietako produktuekin elikatzeko eskubidea. Ez dugu ulertzen non geratzen den baserritarrok gure produktuak â€'JANARIAâ€' saltzeko dugun eskubidea.

Izan ere, munduan nekazarion funtzioa GURE HERRIKIDEAK ELIKATZEA da. Horretarako ari gara lanean egunero, jendeak osasuntsu eta osasungarri jan dezan. Hori baita gure ardura.

Osasunaren izenean herrietako azokak ixten direnean, are gehiago itxi beharko lirateke hipermerkatuak eta antzerakoak. Ez digute bada esaten ez bertaratzeko jende asko dagoen tokietara? Supermerkatu askotako irudiak oso kezkagarriak dira gure ustez. Alde batetik, osasunaren ikuspegitik, hara joaten diren erosleentzat eta langileentzat suposatzen duen arriskuagatik. Bestaldetik, erosketa ereduaren gainean nolabaiteko hausnarketa egin beharko genukeela uste dugu: zer erosi, non eta nola.

Konturatzeke zentzurik ez duten erabakiak hartu dira, eta konturatzeke onartu â€'eta hartuâ€' egin ditugu itsu-itsuan. Isolatzeko agindua jaso dugu, geure burua babestekoa, eta birusaren hedapena geratzeko hala beharko du. Baina edozein kasutan ere ezin ditugu ahaztu egoera zailenetan zailena dutenak: adinduak, gaixoak… Elkartasuna behar dugu herri bezala aurrera egingo badugu. Horrela erakusten ari dira hainbat tokitan: boluntario-taldeak eratzen ari dira etxetik atera ezin direnenei janaria eta beharrezkoak diren gauzak eramateko.

Baserritarrok elkartasun sare horretako partaide ezinbestekoak garela uste dugu. Baserritarrok herria, ZUEK, elikatzeko ari gara lanean, egunero. Azokak dira zuengana heltzeko lekuak, eta azokak seguruak ez badira, are gutxiago jendez gainezka dagoen hipermerkatua. Eratu ditzagun bide seguruak denok ongi jateko, denok ongi zaintzeko. Kooperatiba, elkarte eta denda txikiek ere egin ahal dute zubi-lan hori. Baserritarrokin harremanetan jarri, eta aurkituko ditugu moduak zuei janari goxoa helarazteko.

EHKOlektibotik uste dugu txikitasunetik heldu behar diogula bizitzari, pertsonen neurriko sistema behar dugu; pertsonengan indar guztia jarriko duena, egoera edozein izanda ere. Heda dezagun elkartasun sarea. Zain dezagun elkar.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora