Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.
Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
EHKO LAN-TALDEAK 2019
2019-09-04 09:00
Badatoz EHKOlektiboko LAN-TALDEAK!!!
Oraindik saio guztiak zehaztu gabe ditugu, baina laster lortuko datak eta lekua guztiak finkatuta izatea espero dugu.
Mezu honekin batera egutegi osoa eta FRUTAZAINEN eta BARATZEZAINEN bileren deialdiak dituzue.
FRUTAZAINAK irailaren 11ean elkartuko dira LANTARON herrian, Josu Santamariaren LARRATEKO proiektua ezagutzeko. Bertan Euskal Herriko Hazien Sareak duen frutarbolen mintegia bisitatuko da, eta frutarbolak ongarritzeko erabiltzen diren teknika eta ongarriei buruz hitz egingo da. EHKOko FRUTAZAINEN ZUHAITZA errepasatuko dugu elkarrekin.
Â
BARATZEZAINAK irailaren 19an elkartuko dira BIEZKON, (Axpen) Oihane eta Anerren baserrian. Talde honek adostu bezala aurten ere belarren kontrolerako teknikei buruz hitz egingo da, tresnak ezagutu eta alternatiba ezberdinak proposatuko dira. Hala, etxe honetan astoarekin nola lan egiten duten erakutsiko digute. Saio honetan ere EHKOko BARATZEZAINEN ZUHAITZA errepasatzeko tartetxo bat hartuko dugu.
Ez galdu aukera hauek kolektiboan aurrera egiteko!
Besarkada agroekologikoak
[Es]
Kaixo lagunak!
Como os comentabamos en el BERRI-PAPERA de hace unas semanas, vienen ya los GRUPOS DE TRABAJO de EHKO!
TodavÃa no hemos podido concretar todas las sesiones, pero estamos trabajando en ello!
Mientras tanto os compartimos el calendario provisional y las primeras convocatorias para Septiembre de HORTICULTORES/AS Y FRUTICULTORES/AS.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.