Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.
Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
EHKO Berme Sistema-Partehartzailea
2021-01-18 15:19
Kaixo lagunok!!
Dakizuenez udazkena buru-belarri pasa dugu etxalde bisitetako galdetegiak aztertzen eta ez dugu beste lanen berri emateko tartetxorik topatu…. aiaiai…. baina urtea amaitu baino lehen nahi dizuegu aurkeztu su-txikian egosi dugun BIDEO hau.
EHKOlektiboan, hainbeste urtetako lana gogoz baliatuz, etorkizun argia dugu denon artean ekiteko. Inoiz baino nabarmenago sentitzen dugu bio-industria gure artean eta nekazari txiki eta ekologikoen eredua inoiz baino gehiago defendatzeko momentua dela. EHKOlektiboak BERME SISTEMA PARTEHARTZAILEAREN bidea hartu du. Proposamen hori aurrera ateratzera goaz elkarrekin, gertutasunetik eta bihotzez.
Urtarrilaren amaieran izango duzue etxean EHKOren BERRI-PAPERA. Bertan azalduko dizuegu luze eta zabal EHKO egonkortasun ekonomikoaren bidean dela (martxa onean!), Talde Eragile eredu deszentralizatu bat probatzen ari garela, urtean zehar eman nahi ditugun hainbat pauso, etxaldeetan jasotako informazioarekin egin dugun ikerketa, eta beste hainbat kontu.
Bidea hasi besterik ez dugu egin. 2021ean gertuago izango gara. Kutsatutako mundu honek zaila jartzen badigu ere, ahaleginduko gara batzar, lan-talde eta bisitetan elkar ikusi eta ilusioa berpizten.
Lurra, abere, pertsona eta bizidun guztien alde, Agroekologia bidean!
EHKOlektiboa
Kaixo amigxs!
Como sabeis, este otoño hemos estado trabajando intensamente analizando todos los cuestionarios que realizamos en las visitas a las granjas, y entre tanto lÃo no hemos sacado tiempo para informaros sobre el trabajo de EHKO… pero no queremos dejar el año sin compartir con todxs este video que hemos realizado a fuego lento.
Tenemos la sensación de que despues de tantos años de perseverancia y trabajo, tenemos un futuro claro para EHKO. La bio-industria esta entrando con mucha fuerza y más que nunca nos llega la hora de defender la agricultura ecológica de pequeña escala. En EHKOlektiboa hemos apostado por la senda de los SISTEMAS PARTICIPATIVOS DE GARANTÃA. Vamos a desarrollar esta propuesta entre entre todxs, de corazón y de forma cercana.
Estamos en el comienzo del camino. En 2021 estaremos más cerca. Aunque este mundo contaminado nos lo ponga dificil, nos esforzaremos en volver a vernos en los grupos de trabajo, encuentros y juntas.
¡Por la Tierra, por todos los animales, las personas y los seres vivos, nuestro camino es la AgroecologÃa!
Cela ne fait que commencer. Avec la situation invraisemblable d’aujourd’hui, nous ferons notre possible pour plus nous rencontrer en 2021, avec travail de groupes et visites à la ferme.
En faveur de la terre, des animaux, des personnes et de tous les êtres vivants,
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.