Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.
Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
EH Kolektiboa eta Udalbiltza elkarlanean
2019-01-16 08:00
EHKOletktibotik Udalbiltzarekin bat egin dugu gure etxalde agroekologikoak herritarrengana hurbiltzeko asmoz beste pauso bat proposatzen. Seguraski zuek ere atzerrian ibili zaretenean gure antzeko eredua duten etxaldek bisitatu nahi izan dituzue, askotan nola eta non topatu jakin gabe… Euskal Herrira datozen bisitariei aukera hori eskaintzea proposatu digu Udalbiltzak:
Euskal Herriko Ondare inmaterialaz gain lehen sektoreari keinu bat eginez eta ekoizle tixkioi zuen produktuak saltzen laguntzeko baliabide bat abian jarri nahi dugu. Zuen lurretan furgonetak eta autokarabanak lo egiteko tokia  eskainiz zuen produktuak ezagutarazteko eta saltzeko aukera hain zuzen ere. Europa mailan Frantzia edo Alemania bezalako herrialdeetan oso errotua dagoen ekimena da eta bisita eta jende ugari ezagutzeko aukera dute ekoizle guzti hauek. Animatu zaltezte!
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.