Asteroko buletina
Ilargi bete, adar urdiña, lurrun irule, zilar joskiña...

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Baserritar txikien ekoizpenaren alde

2020-03-31 09:37

[ES] EN DEFENSA DE LA PRODUCCIÃ'N CAMPESINA

COVID-19 krisiak eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenean eta nekazaritza ekologikoaren arloan dituen eraginak kontuan hartuta, Espainiar estatu osoko 150 erakundek baino gehiagok eskatzen diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari neurriak har ditzala. 

Espainiar estatuko ehun erakunde eta kolektibo baino gehiagok eskaera formal bat erregistratu dute martxoak 30ean Nekazaritza Ministerioan. Bertan eskatzen da «autonomia erkidegoei eta udalei beharrezko jarraibideak eman ditzaten hurbileko merkatu ez sedentarioetarako irtenbideak bilatzeko».

Elikagai-merkatu horiek itxi egin dira, oro har, tokiko gobernu eta gobernu autonomiko askok interpretazio murriztaileegiak egiten dutelako COVID-19 delakoaren pandemiaren aurrean alarma-egoerak ezarritako debekuen gainean.

Hitzarmena sinatu duten erakundeek (horien artean, estatu mailako zenbait plataforma) zenbait autonomia-erkidegotan abian jarritako segurtasun- eta higiene-protokoloetara jo dute, gertutasun-merkatuek elikagaien segurtasuna bermatzen jarraitu dezaten krisi honetan. Izan ere, zuzeneko salmentako kanal horiek aukera ematen diete herritarrei premiazko ondasunak eskuratzeko â€'haien ekoizpena, zirkulazioa eta hornidura berariaz babestuta daude alarma-egoeragatikâ€', edozein supermerkatuek baino segurtasun- eta higiene-baldintza ezin hobeetan. Zehazki, Balear Uharteetako Gobernuak elikagaiak zuzenean saltzeari buruz egin zuen araudia aipatu dute, baita Galiziako Landa Ingurunearen Sailak baserri, baratze eta ukuiluetara egindako joan-etorriak ere.

Era berean, krisi honek nekazarien ekonomietan eragiten ari den inpaktu ekonomiko ikaragarria arintzeko, administrazioen ahalegina eskatzen da tokiko ekoizpenen alde egin dezaten, ospitaleak, adinekoen zentroak, gizarte-jantokiak, eskola-jantokiak edo elikagai-bankuak hornitzeko; edo neurri fiskalak har ditzaten, hala nola, ekoizle txikiei autonomoak ordaintzeko salbuespena.

Larrialdi honek, beste hainbatek bezala, elikadura osasuntsu eta jasangarriaren alde lan egiten dugun erakunde guztiei batuta topatuko gaitu; eta elkartasun honetan ekoizpen txikiko nekazaritza eta abeltzaintza abangoardian dago.

Jarraian, Nekazaritza Ministerioan aurkeztutako idazki osoa partekatzen dugu, Espainiar estatuko hurbileko elikagaien merkatu ez-sedentarioak berriro irekitzeko egiten diren argudio eta eskaera guztiekin, eta erakundeen atxikitze-formulario batekin.

Jarraian duzue gutuna.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora