Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.
Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
Baserriko Uzta apirilaren 2an hasiko da Pettirekin Anizen, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren
2022-03-11 12:33
Baserriko Uzta apirilaren 2an hasiko da Pettirekin Anizen, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren. 2022 urteko uzta Nafarroako Aniz herrian hasiko da, Jauregia etxaldean. Etxalde honetan behi-esne ekoizpena dute, eta bi anaiak buru-belarri ibiltzen diren arren familia osoaren laguntzaz nekazal-turismoarekin osatzen dute etxalde dibertsifikatua. Saio honetan izango diren hainbat ekimen Baztango Udalak diruz lagundu ditu.
Apirilaren 2ko programa:
10:30 Ongi etorria herriko musikariekin. Txistulariak.
11:00 Ekitaldiaren hasiera, bisita
Kirikoketa (jo ala jo elkartea)
Aurkezpena.
Etxaldeari bisita. Transformazioa eta ukuilua
12:30 Hamaiketakoa
12:45-13:45 Pettiren Kontzertua
14:00 Bazkaria
15:30 Bazkalostea Mahai kantuak. Hauspolariak.
Hurrengo ekitaldiak hauek izango dira:
Udakoa Bizkaian, data eta leku zehatza zehazteke.
Udazkenekoa Ibarlan (Baxe Nafarroa), urriaren 8an.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.