Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.
Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
BASERRIKO PLAZA
2020-03-25 09:42
Alarma egoera honetan aurrera egiteko aukera bat sortu zen joan den astean, eta horri tiraka ibili gara egunotan. Akaso sare sozialetatik iritsi zaizue dagoeneko BASERRIKO PLAZA ekimenaren berri. EHKOlektiboak eta informatika munduko eragile batzuen artean COVID-19aren inguruko krisialdiari erantzuteko sortu dugu tresna hau. Gure helburua da egoera honek tokiko baserritar eta ekoizleek elikagaiak saltzeko eta herritarrok horiek eskuratzeko ditugun zailtasunei aurre egiteko plataforma bat sortzea. Oraingoz http://baserrikoplaza.eus WEBORRIA eta SISTEMA garatzen ari gara,beraz, kontutan izan banaketa eta antolakuntzaren inguruko galdera asko oraindik lotu gabe ditugula.
Orain garrantzitsuena BASERRI-ETXALDEen informazioa plazaratzea da eta horretarako plataforma honetan parte hartu nahi duzuen baserrien datuak osatu behar ditugu. E-postaz edo telefonoz bidali ditzakezue.
Topagune honetan harremanak berreskuratzen ditugu, eta horien bidez baserritar eta herritarrontzat konponbide duina, osasuntsua, kolektiboa eta iraunkorra lortzen dugu.
ES Quizá ya os ha llegado desde las redes sociales la iniciativa BASERRIKO PLAZA. La semana pasada surgió la oportunidad para plantear una alternativa para lxs pequeñxs productores en este contexto de alarma por el covid-19 , y estos dÃas hemos ido desarrollando la iniciativa poco a poco. Hemos creado esta herramienta para dar respuesta a esta crisis entre varios agentes del mundo de la informática y la agroecologÃa. Nuestro objetivo es poder generar una plataforma de venta y distribución para que lxs agricultorxs y productorxs locales puedan vender los alimentos y hacer frente a las dificultades que los ciudadanos tienen para conseguirlos. De momento estamos desarrollando la WEB y el SISTEMA http://baserrikoplaza.eus, por lo que hay que tener en cuenta que muchas de las cuestiones relacionadas con la distribución y la organización todavÃa no están diseñadas.
Con esta plataforma esperamos recuperar redes y con ellas conseguiremos una solución digna, saludable, colectiva y sostenible para los baserritarras y la ciudadanÃa.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.