Asteroko buletina
Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Zestoako Udalak Urola plastikoetatik babesteko 335 metro burdin-sare jarri ditu Iraetan

2020-06-28 15:49

Zestoako Udalak 335 metro lineal burdin-sare jarri ditu Urola ertzeko barandaren behealdean Errotako industrialdean, Iraeta auzoan, eta elizatik gertu dagoen zubian. Proposamena Eguzkik egin zuen, orain dela hilabete batzuk.

Helburua da espaloietan eta inguruetan amaitzen diren hondakinak, batzuetan nahita ere uzten direnak, ibaira eta, ondorioz, itsasora ez iristea. Ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=dqsLHemmEvM&feature=youtu.be

Horrelako burdin-sareak jada Azkoitian eta Azpeitian jarri dituzte. Zumarragak eta Urretxuk ere uztailean jarriko dituztela baieztatu dute.

Beste behin ere gustatuko litzaiguke burni-sarea horiek instalatzeko eskatu beharrik ez izatea, baina errealitateak erakusten digu gaur egun hondakinen erabilera arduragabea dela gure ingurune naturalaren degradazioa gidatzen duen faktoreetako bat, eta horrek ezinbestean eskatzen digu horrelako neurriak hartzea.

Hondakinak udalekin eta garbiketekin lotzeari uzten badiogu, arduraz eta inguruarekiko errespetuz jokatuko bagenu. Hondakinak dagozkien edukiontzietan utziko bagenitu, zentzurik ez duen zerbaitetan ehunka mila euro ez erabiltzeaz gain (izan ere, gure dirua lurrera botatzea bezala da, diru hori zenbait behar sozialetara bideratu daitekeenean), ez genuke kilo eta kilo zabor usteltzen bidegorrien, mendien, errepide-areken eta errekastoen eta ibaien ezponden artean. Era berean, atzean utziko genuke oraindik ere presente dagoen eta inoiz gertatu behar ez zen zerbait; kasu honetan, Urola ibaiak, beste urte batez, dozenaka tona zabor jasaten ditu (beste errealitate gordin bat ahaztu gabe; gaur egun oraindik sarriegi gertatzen diren nahita egindako isurketak), horrek ingurumenean dakartzan ondorio larriekin.

Ez dugu amaitu nahi Zestoako Udala egiten ari den ingurumen-lana eskertu eta nabarmendu gabe.

Eguzki, 2020ko ekainean

La entrada Zestoako Udalak Urola plastikoetatik babesteko 335 metro burdin-sare jarri ditu Iraetan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora