Asteroko buletina
Irille ideille.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela salatu du Eguzkik

2020-12-27 20:57

Botatako miru gorria, adar tartean eroria.

Fiskaltzan salatuko du Eguzkik Zabranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela.

Miru gorria (Milvus milvus) “zaurgarri” gisa agertzen zen Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan, harik eta orain dela urte batzuk “galtzorian” direnen artean sailkatu zuten arte, hau da, arrisku handiena duten espezieei dagokien atalean. Izan ere, Europako eta bereziki Iberiar penintsulako miru gorrien populazioek beherakada izugarria izan dute hamarkada eskas batean.

Babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena. Eta, hala ere, ohikoa da, kronikoa. Gure ustez, administrazio publikoek, kasu honetan Arabako Foru Aldundiak, arazo honi ez diote behar bezala aurre egiten. Are gehiago, beraien ehiza-politiken ondorio ere badela iruditzen zaigu.

Eguzkik salaketa aurkeztuko du Ingurumen Fiskaltzan, antzeko beste kasu batzuk salatu dituen bezala. Badakigu horrelakoetan oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla, legez babestutako hegazti bat tiroz botatzea delitu izan daitekeelako, arestian esan bezala.

Eta herritarrak ere animatu nahi ditugu horrelako kasuen berri dutenean publiko egitera eta salatzera.

Eguzki, 2020ko abendua

La entrada Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz hil dutela salatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora