Asteroko buletina
Azaro, azaro, erein eta itxaro.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Zaborrontziak, lurrazpikoak edo lur gainekoak? Eztabaida faltsu horrek benetako arazoa ezkutatzen du: Lasarte-Oriak jarraitzen du azken putz izaten birziklatze-kontuetan

2019-09-23 18:44

Alkateak parte hatze-prozesua martxan jarri du lasarteoriatarrok lurrazpiko zaborrontziekin jarraitzea edo lur gainekoekin ordezkatzea erabaki dezagun.

Ekimen hau dela eta, Aire Garbia plataformak honako hauek adierazi nahi ditu:

1. Guztiz eztabaida faltsua da. Izan ere, urteek eta udal teknikariek agerian utzi dutenez, lurrazpiko zaborrontziek inoiz abantaila “estetikorik” izan bazuten, laster galdu zuten eta aspaldi-aspalditik dira arazo-iturri agorrezina.

2. Lasarte-Oriak arazo bat du lurrazpiko zaborrontziekin, arazo latza, gainera, baina hori ez da Lasarte-Oriak hondakinekin duen arazo nagusia edo ARAZOA. ARAZOA da Lasarte-Oriak jarraitzen duela Gipuzkoan azken putz izaten birziklatze-kontuetan. Izan ere, San Marko Mankomunitatean, Donostiako emaitzak bakarrik dira Lasarte-Oriakoak baino kaskarragoak. Donostia birziklatze-kontuetan desastre hutsa dela ezagututa, atera kontuak.

3. Hondakin-politikaren pieza nagusia den erraustegiari buruzko galdeketa batean gure iritzia zuzenean emateko aukera ukatu zaigu herritarroi. Gauzak horrela, alkateak orain eztabaida faltsu baten inguruan sustatzen duen parte hartze-prozesua benetako parte hartze-prozesu baten simulakroa iruditzen zaigu. Parte hartze kontzeptua edukiz hustu du, hutsaldu du.

Aipatutako hiru puntuok banaka jorratuko ditugu.

1. LURRAZPIKO EDO LUR GAINEKO ZABORRONTZIAK? EZTABAIDA FALTSUA

2017ko urrian, udal teknikariek aurkeztu zuten Alkatetzak berak lurrazpiko zaborrontziei buruz eskatutako txosten bat. Txostenak berretsi zuen aspalditik herritar guztien ahotan zegoena: lurrazpiko zaborrontziak desastre hutsa dira:

- Gehienbat arazo estetikoengatik ezarri ziren, baina, denboraren poderioz (txostenetik hitzez hitz kopiatzen dugu), “el impacto visual negativo puede ser incluso mayor”.

- Arratoi-habi dira. Berriro kopiatzen dugu hitzez hitz: “[Arratoiek bertan aurkitzen dute] cantidades ingentes de alimento para permitir no solo su supervivencia, sino su expansión. De hecho, se ha tenido que llegar a efectuar un tratamiento de desratización continuado (mensualmente se desratizan la mitad de los contenedores del municipio) para intentar controlar la plaga, y estos productos no son inocuos”.

- Lasarte-Orian maila freatikoa lurrazaletik oso gertu dagoenez, lurrazpiko zaborrontziak sarri baino sarriago urez betetzen dira. Horren ondorioz, batetik, kutsadura sortzen da (zaborren lixibiatuak eta zaborrontziak altxatzeko sistema hidraulikoaren olioa); bestetik, berriz, ekipoak erraz aberiatzen dira, zerbitzuaren kaltetan. Are gehiago: “queda patente el avanzado estado de deterioro de las instalaciones”.

- Lurrazpiko zaborrontziek zabor-bilketaren zerbitzua zaildu eta, ondorioz, garestitzen dute. Hori FCCk aitortzen du, hau da, zerbitzua egiten duen enpresak berak: “Elevados costes de mantenimiento, mayores tiempos de vaciado (por elevación de plataforma), abundancia de complejas averías y paradas no programadas, complejidad de la estructura (bombas de achique, mandos a distancia elevadores, latiguillos, tijeras, etc), necesidad de equipos específicos de limpieza en espacios confinados, mayor riesgo laboral, problemas de admisión de bolsas con la boca de los buzones, etc.”

- Eta, gainera, lurrazpiko zaborrontzietan oinarritutako sistemak “no ayuda a la separación de las distintas fracciones de residuos”, birziklatzea zailtzen du, alegia. Jarrai dezagun txostena irakurtzen: “No debemos olvidar que los principales objetivos de la gestión de residuos son la reducción, el reciclaje y la reutilización, y que para ello es fundamental la contribución ciudadana, pero difícilmente la ciudadanía puede ver un problema si se lo escondemos, y eso es precisamente lo que se consigue con la implantación masiva de este tipo de contenedores [lurrazpikoak]. El hecho de no percibir un problema no ayuda a la separación de las distintas fracciones de residuos, y es un hecho que la comodidad suele prevalecer frente a otras cuestiones”.

Hau guztia ez dugu guk asmatu. Hau guztia Udaletxeko eta FCCko teknikariek idatziz adierazi zuten 2017ko urrian. Inork jatorrizko testura jo nahi badu, hona hemen: Lasarte-Oriako lurrazpiko zaborrontziei buruzko txostena.

Hipodromoko hiribidean dauden lurrazpiko sei edukiontzi hauek itxita daude eta lurgaineko edukiontziekin ordezkatu behar izan dituzte. Oso adibide adierazgarria da, baina herrian badira funtzionatzen ez duten lurrazpiko beste edukintzi asko.

Hipodromoko hiribidean dauden lurrazpiko sei edukiontzi hauek itxita daude eta lurgaineko edukiontziekin ordezkatu behar izan dituzte. Oso adibide adierazgarria da, baina herrian badira funtzionatzen ez duten lurrazpiko beste edukintzi asko.

2. LASARTE-ORIAK JARRAITZEN DU AZKEN PUTZ IZATEN BIRZIKLATZE-KONTUETAN

Lasarte-Oriak arazo bat du lurrazpiko zaborrontziekin, arazo latza, gainera, baina hori ez da Lasarte-Oriak hondakinekin duen arazo nagusia edo ARAZOA. ARAZOA da Lasarte-Oriak jarraitzen duela Gipuzkoan azken putz izaten birziklatze-kontuetan. Izan ere, San Marko Mankomunitatean, Donostiako emaitzak bakarrik dira Lasarte-Oriakoak baino kaskarragoak, eta hori asko esatea da, batez ere Donostia alor honetan desastre hutsa dela kontuan izanik. Hona hemen San Marko Mankomunitatearen iazko datuak udalerrika:

SanMarko_2018Hona hemen, berriz, 2018ko datuak mankomunitateka:

Gipuzkoa_2018Hau da, Lasarte-Oria Gipuzkoako babaztestekoaren azpitik ez ezik San Markoko batazbestekoaren azpitik ere badago. Eta San Marko da Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen mankomunitatea, hain justu, Donostiako eta (neurri apalago batean, noski) Lasarte-Oriako emaitza kaskarren ondorioz,

Eta Lasarte-Oriak zergatik birziklatzen du hain gutxi? Bada, Udalak sistemarik kaskarrena ezartzea erabaki zuelako. Argi eta garbi.

Gauzak horrela, 2018ko otsailean, Aire Garbiak honako hau adierazi zuen:

“Lasarte-Oriako Udalak ezin du bere erantzukizunari muzin egiten jarraitu, eta, behingoz, gaikako bilketa eraginkorra ahalbidetuko duen sistema ezarri egin behar du.

Egia esan, birziklatzearekin zerikusia duten gauzak alde batera utzita ere, Lasarte-Oriako Udalak badu nahikoa lan zaborra biltzeko sistemarekin. Izan ere, iaz lurpeko edukiontziei buruz enkargatu zituen txostenek berretsi dute herritar guztion ahotan zegoena: lurpeko edukiontzien egoera tamalgarria da, eta, berandu baino lehen, lur gaineko edukiontziekin ordezkatu behar dira.

Alegia, oraingo sisteman aldaketa sakonak egin behar dira, eta epe laburrean, gainera. Gauzak horrela, gure ustez, Udalak aukera aparta du beharra bertute  bihurtzeko eta zaborren % 60 gaika biltzea ahalbidetuko duen sistema ezartzeko, % 60 baita leku guztietan gutxienekoa kontsideratzen den tasa.

Ez da zerbait utopikoa. Zaila ere ez da. Izan ere, Gipuzkoako udalerri askok eta askok dagoeneko lortu dute. Halaber, hori lortzeko eredu bakarra ere ez dago. Hainbat daude, herri bakoitzaren berezitasunetara zeharo egokitu daitezkeenak. Gainera, fundamentuzko parte-hartze prozesu batek soluzioak doitzen eta batez ere sistema berria sozializatzen lagundu lezake, dudarik gabe.

Baina horretarako funtsezko zerbait aldatu behar da: orain arte, ‘Lasarte-Oria birziklatzearen alde’ propagandako eslogana baino ez da izan; hemendik aurrera, berriz, Udalaren bene-benetako borondatearen isla izan beharko luke”.

Udalak zera esaten digu herritarroi:

Udalak zera esaten digu herritarroi: “Egin ezazue esaten dudana, baina ez egiten dudana”.

Garbi dago alkateak ez duela jaramonik egiteko asmorik. Parte hartze-prozesu bat abiatu du, ordea. Baina… zertarako? Egingo balu bezala egiteko baina birziklatzearen bidean aurrerapauso bat bera ere ez emateko? Lotsagarria iruditzen zaigu, erraustegia laster batean funtzionatzen hasiko dela behin eta berriro errepikatzen diguten honetan. Hori bai, Udalak gero plastikoek zenbat kalte egiten duten agerian uzteko propaganda-kanpainak egingo ditu, “kontzientziatu gaitezen”. Eta, deskuido batean, igoal klima-larrialdiaren diskurtsoa ere bere egingo du.

3. PARTE HARTZE PUBLIKOA EDUKIZ HUSTU ETA HUTSALDU

Ez dugu puntu honetan gehiegi tematuko, baina zer izango da hurrengoa?, Foru Aldundiak galdetzea ea erraustegian erabili dituzten koloreak, berdea eta zuria, egokiak iruditzen zaizkigun? Ea ez ote dugun nahiago urdina eta arrosa edo beltza eta horia?

AIRE GARBIA, 2019ko iraila, Klimaren aldeko Mundu Grebaren bezpereta

Captura-de-pantalla-2016-11-14-a-las-13.39.06[1]

La entrada Zaborrontziak, lurrazpikoak edo lur gainekoak? Eztabaida faltsu horrek benetako arazoa ezkutatzen du: Lasarte-Oriak jarraitzen du azken putz izaten birziklatze-kontuetan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora