Asteroko buletina
Urdaiak maiatz luzeak daramatza

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Usapal-ehiza Estatu frantsesean ere debekatuta geratu da, beraz, Euskal Herrian Nafarroako Gobernuak bakarrik baimentzen du

2020-09-12 21:03

Frantziako Trantsizio Ekologikoko Ministeritzak 2020-2021 ehiza-denboraldian 17.460 usapal botatzeko baimena eman zuen abuztu bukaeran. Bada, baimen hori bertan behera utzi zuen atzo Estatu Kontseiluak, Ligue pour la Protection des Oisseaux-ek jarritako helgitea ontzat emanez (*). Erabakia Lapurdiri, Nafarroa Behereari eta Zuberoari ere badagokie, noski. Gauzak horrela, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek usapal-ehiza iaz debekatu zutela kontuan izanik, Nafarroako Gobernua da Euskal Herri osoan hegazti horiek botatzea baimentzen duen bakarra. Izan ere, Nafarroako Gobernuak, hirugarren urtez, uko egin dio Europako Batzordeak bultzatzen duen Usapala Suspertzeko Ekintza Planean aurreikusitako behin-behineko debekua ezartzeari.

Egia da Nafarroako Gobernuak usapal-ehiza modu mugatuan baimentzen duela. Zehatz-mehatz, denboraldi honetan, lau igandetan bakarrik, bi abuztuan eta bi irailean (azkena, bihar, hilaren 13an), eta, gainera, gehienezko kopurua ehiztari eta eguneko bi usapalekoa da. Baina hori bezain egia da, espeziea zein egoeratan dagoen ikustia, Ekintza Planaren atzean dagoen aditu batzordeak esan duela kopuru onargarri bakarra 0 dela.

Eguzkik, beste hainbat elkarte ekologista eta naturazalek bezala, badaramatza urte batzuk usapala babestu edo, behintzat, ehizatu daitezkeen hegaztien zerrendatik atera egin behar dela aldarrikatzen. Gure ustez, usapalaren egoera nolakoa den ikusita, ehizatzeko behin-behineko debekua berandu baino lehen orokortuko da, eta Nafarroan ere ezarriko da. Zoritxarrez, zenbat eta beranduago ezarri, gero eta zailagoa izango da espeziea suspertzea. Administrazio publikoei gogorazi behar zaie kudeaketa zinegetikoaren ardatza bioaniztasunaren zaintzan jarri behar dutela, ez beste ezertan.

EGUZKI, 2020ko iraila

(*) https://www.lpo.fr/actualites/tir-des-tourterelles-des-bois-le-conseil-d-etat-siffle-la-fin-de-la-partie-2

La entrada Usapal-ehiza Estatu frantsesean ere debekatuta geratu da, beraz, Euskal Herrian Nafarroako Gobernuak bakarrik baimentzen du aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora