Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-02-20 20:25

Gaur larunbatean oso isurketa ikusgarria izan da Urumean.

Arratsaldeko lehen orduan, fuel edo bestelako hidrokarburo batek sortutako orban handi bat ikusi da Martutenen, eta 112ri abisua pasatu zaio.

Arratsaldeko 6ak aldera, berriz, honako irudi hauek hartu ditugu Loiolan, koarteletako zubitik, eta berriz ere 112ra hots egin dugu. Irudiok nahiko adierazgarriak dira:

https://youtu.be/LcSnafL_W8o

Beste bat:

urumea2Oraindik gehiegi dira ibaiak edoder irensten duela sinetsi nahi dutenak. Dena dela, harritzekoa ere ez da, alor honetan zigorgabetasuna ia erabatekoa dela kontuan izanik.

IRUNEN ERE BAI

Urumeako gaurko hau ez da aste honetako isurketa bakarra izan. Izan ere, ostegunean Eguzkik Irungo Gal ondoan gertatu eta argazkian agertzen den honako beste honen berri izan zuen:

IrunAprobetxatu nahi dugu gogorazteko isurketa bat ikusten denean, eraginkorrena 112ra deitzea dela, protokoloak lehenbailehen martxan jar ditzaten. Gero, isurketa ikusi duenak nahi badu, Eguzkirekin harremanetan jar daiteke. Eguzkikook saiatuko gara isurketari ikusgarritasuna ematen (ingurumenaren aurkako arau-hauste eta delitu hauek bistaratu egin behar direla uste dugu) eta, ahal dugun neurrian, segimendua egiten. Baina, horretarako, ezinbestekoa da 112ra lehenbailehen deitzea.

EGUZKI, 2021eko otsaila

La entrada Urumean isurketa kutsakor berri bat salatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.