Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-10-07 18:17

Argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka EGUZKI Talde Ekologista eta Antinuklearrak bat egin du “DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK” ekimenarekin ostiralean 22:00etatik 22:30etara.

Energia, bermatu beharreko eskubidea da, eta bizitzeko energia modu jasangarrian eskuratzeko aukerak bermatua beharko luke. Horretarako, oligopolio energetikoari boterea mugatu behar zaio eta sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoan oinarrituko den sistema energetiko propioa eraiki, ezinbestekoa den trantsizio energetikorako tresna izan behar duena, gainera; beharrezkoa ez den energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarri deszentralizatuak garatuz. Norabide horretan, elektriketatik desentxufatu eta eta energia burujabetzan oinarritutako proiektuak indartzeko apustua egiten dugu.

IBERDROLA, REPSOL, NATURGY, ENDESA  LAPURRAK !!

 

La entrada Urriaren 8an deskonektatuko naiz ! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.